Skip to main content

[ANALISIA] Aberastasunaren banaketa Euskal Herrian (Nekane Jurado)

Datorren hilaren 30ean Gasteizen "Desigualdades sociales y Reparto de la riqueza en Euskal Herria" titulupean mintegia antolatu du Gaindegiak. Bertan Nekane Jurado ekonomilari eta ELKARTZEN gizarte mugimenduko kidea izango dugu gurekin, bere azken lana aurkezteko: Reparto de la riqueza y exclusión social en Hego Euskal Herria".

[BLOGARIAK] Datorkigunea proiektuaz, Ainara Iraeta

Datorkigunea 2010 urtean abian jarri eta 2013 urtera arte Euskal Herriko zazpi lurraldetako eta dispziplina anitzetako gazteez osatzen den THINK TANK-a izan da. Hiru edizioko bizitza izan du Datorkiguneak eta euskal gizartean egun eztabaidagai diren 6 erronka sozial landu ditugu; Euskal Herriko gazte batzuk pentsatzen dutena (ez denek, parte bat) islatzen da proiektuaren fruitu diren eta denontzat ikusgai diren txostenetan.

[ANÁLISIA] Atzerrira joatea: kontatzen ez digutena

Ez dago adostasunik zenbakietan. Kamisetak bezala, neurri guztietako zifrak daude, eta norberak ongien datorkiona aukeratu dezake: S, M, L, XL… Baina, atzerrira zenbat gazte joaten diren jakiten tematu beharrean, zergatik ez dugu aztertzen nola joaten diren? Alegia, zergatik alde egiten duten, zer baldintza ekonomikoetan joaten diren, zenbat oztopo gainditu behar dituzten, zer eragin duen hemen haiek hara joateak, zeintzuk diren gazte horien itxaropenak… eta desengainuak.

[IRITZIA] Zaurgarritasun ibilbideetan balantzaka

Nire ibilbide zientifikoak gure gizartean gabezia ekonomiko larriak bizi eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) jasotzen dutenak zertan diren eta errenta hau jasotzeak haiengan duen eragina aztertzera eraman nau. Iritzi hedatua da DBE jasotzeak erosokeria dakarrela hartzailearen aldetikNire ikerketak utzitako ondorioek, ordea, bestelakoa diote