[BIDEOAK] EHko sare produktiboaren argi-ilunak
Last updated 3 mins ago
Last updated 3 mins ago
Datorkigunea 2010 urtean abian jarri eta 2013 urtera arte Euskal Herriko zazpi lurraldetako eta dispziplina anitzetako gazteez osatzen den THINK TANK-a izan da. Hiru edizioko bizitza izan du Datorkiguneak eta euskal gizartean egun eztabaidagai diren 6 erronka sozial landu ditugu; Euskal Herriko gazte batzuk pentsatzen dutena (ez denek, parte bat) islatzen da proiektuaren fruitu diren eta denontzat ikusgai diren txostenetan.
Last updated 3 mins ago
Gaindegiak aberastasunaren banaketari buruzko mintegia antolatu du azaroaren 30erako Gasteizen: "Desigualdades sociales y reparto de la riqueza en Euskal Herria".Last updated 3 mins ago
"Euskal Herriko sare produktiboaren argi-ilunak" titulupean egin zuen Gaindegiak atzo Donostian hitzaldi eta mahai ingurua.Last updated 3 mins ago
Nahiz eta azken hamarkadetan joera hori zerbait moteldu den, batez ere goi mailako ikasketen eskaintza zerbait handitu baita - enpresen maila teknologikoa hobetu delako eta gazteek beraien herrian bizi eta lan egiteko borondatea baitute-, Ipar Euskal Herriak urtero gazteak galtzen ditu, epe baterako eta definitiboki.
Ez dago adostasunik zenbakietan. Kamisetak bezala, neurri guztietako zifrak daude, eta norberak ongien datorkiona aukeratu dezake: S, M, L, XL… Baina, atzerrira zenbat gazte joaten diren jakiten tematu beharrean, zergatik ez dugu aztertzen nola joaten diren? Alegia, zergatik alde egiten duten, zer baldintza ekonomikoetan joaten diren, zenbat oztopo gainditu behar dituzten, zer eragin duen hemen haiek hara joateak, zeintzuk diren gazte horien itxaropenak… eta desengainuak.
Nire ibilbide zientifikoak gure gizartean gabezia ekonomiko larriak bizi eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) jasotzen dutenak zertan diren eta errenta hau jasotzeak haiengan duen eragina aztertzera eraman nau. Iritzi hedatua da DBE jasotzeak erosokeria dakarrela hartzailearen aldetik. Nire ikerketak utzitako ondorioek, ordea, bestelakoa diote.
Last updated 3 mins ago
Fagor Etxetresnak azken urteotan bizi duen egoera larriak eta bere etorkizun ezak bazterrak astintzen ditu. Bertan bere onenak eman dituzten lagun eta langileak nahiz hornitzaile dituzten euskal enpresa txikiak izan ditugu gogoan lehen unean. Segidan, Fagorren geroak egungo euskal ekoizpen sarearen etorkizuna izan dezakeen eraginaz gogoeta egiten hasi gara.