Skip to main content

[TELEBISTA] Sakantzen sarea ezagutu dugu

Aurtengo azken Euskal Egitura saioan, Sakantzen sarea egitasmoa ezagutu dugu Joseba Garmendia, EHUko ekonomia irakaslea eta Sakantzen egitasmoko kidearekin. Gainera, Euskal Herriak bizi duen pobrezia egoera aztertu dugu, besteak beste, Euskal Herrian krisia hasi zenetik dugun egoerari erreparatuz, Ipar eta Hegoalderi buruzko ezberdintasunei begiratuz eta baita pobrezia neurtzeko egun dauden neurgailu anitzen ondorioak alderatuz.