Euskal Herria 2026 txostenaren aurkezpena Bilbon 2026-11-12
Euskal Herria 2026 txostenaren aurkezpena Bilbon 2026-11-12
Gaindegia,

Gaindegiak, Euskal Herria Adierazle sozioekonomikoen galeria 2026 txosten estatistikoa eta eta DatuAtaria aurkeztu ditu Laboral Kutxak, Bilbon,  duen egoitzan burututako ekitaldi sozialean.
 

Last updated 3 mins ago

Iñaki Dorronsoro Plazaola
Iñaki Dorronsoro Plazaola
Gaindegia,

Doluz da Gaindegia, bere lehendakaria hil baita, ia urtebeteko gaixoaldiaren ondoren. 2022ko urrian hartu zuen ardura nagusia eta geroztik behategiaren biziberritzearen palanka bilakatu izan da, iazko abuztuan gaixotasuna azaldu zitzaion arte.

Gaindegiaren familia zabala osatzen dugunon aldetik, agur eta ohore, lagun eta lankide eredugarria! 

Last updated 3 mins ago

Gaindegia ebaluatzeko eta finantzatzeko "goi-bilera" instituzionala
Gaindegia ebaluatzeko eta finantzatzeko "goi-bilera" instituzionala
Gaindegia,

Ekainaren 17an Bizkaiko Aldundiko Ekonomia sustatzeko Sailean Gaindegia ebaluatzeko “goi-bilera” instituzionala burutu zen, 2025. urtean burututako bilera emankorrei segidakoa emanez.

Behatokiaren barneko izendapenean “Gailurra” izena duen Batzorde honek Gaindegiaren lana sei hilez behin ebaluatu eta Gaindegiaren finantza-euskarriari laguntzea du helburu.

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritza, Nafarroko Gobernua eta hiru aldundietako ordezkariak izan ziren bertan, Gaindegiako ordezkariekin batera. 

Last updated 3 mins ago

Elkartaratzeak EHU ko fakultate ezberdinetan
Elkartaratzeak EHU ko fakultate ezberdinetan
Gaindegia,

Aste honetan, 3 elkartaratze egin ditugu EHU ko campus eta fakultate ezberdinetako irakasle eta ikerlariekin

  • Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean
  • Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean
  • Donostiako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean

Jaso dugun harrera txalotzekoa izan da 3 fakultateetan eta desiatzen gaude horrelako elkartaratze gehiago egiteko gure lana zabaltzeko asmoz.

Gaindegiatik Xabier Oleaga, Anjeles Iztueta eta Miriam Herrero izan dira 

Last updated 3 mins ago