Skip to main content

Gaindegia Txostena 2008

Gaindegia Txostena 2008

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea zertan den ezagutu eta egoeraren argazkia egiten duen argitalpena da Gaindegia Txostena. Bere edukien artean bereizten dira: datuak eta hauen erakustaldi grafikoa, aukeratutako egiturako gaien analisia eta azterketa, dagokion urteko ikerketa sozioekonomikoen bilduma eta Euskal Herriko eragile ekonomiko eta sozialen gida osatua.

Edukietan, landutako gaiak:

Gaindegia Txostena 2007

Gaindegia Txostena 2007

Euskal Herriko ekonomia eta gizartea zertan den ezagutu eta egoeraren argazkia egiten duen argitalpena da Gaindegia Txostena. Bere edukien artean bereizten dira: datuak eta hauen erakustaldi grafikoa, aukeratutako egiturako gaien analisia eta azterketa, dagokion urteko ikerketa sozioekonomikoen bilduma eta lehenengo aldiz, Euskal Herriko eragile ekonomiko eta sozialen gida.

Edukietan, landutako gaiak:

Ipar-data [159]

Gaindegiak, Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako 147 adierazlez osatutatako dosierrak osatu eta argitaratu ditu “Ipar-Data [159]” izeneko argitalpenean. Beraz, ahalegin berezia egin du udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak ezagutzeko adierazle zerrenda askotarikoa osatzen, horretarako informazio iturri desberdinak aintzat hartuz.

Gipuzkoako geografia, Imanol Esnaola

“Gipuzkoa” esatean zer datorkigu burura? Momentua eta pertsonaren arabera hamaika erantzun etor litezke (Erreala, Donostia eta bere hondartzak, danborrada eta bixigu-txuleta janak…) eta erantzun gehienen oinarrian marketing egitasmo zahar edo berriagoen oihartzuna sumatuko dugu. Nago, ordea, Gipuzkoa zer den erantzun ahal izateko ezinbestekoa dela lurraldearen ezagumendu geografikoa, bai espazio fisikoari dagokiona, bai giza espazioari dagokiona (gizartea, ekonomia, egitura instituzionala…).

[Eduardo Malagon] Mendiko eskualdeen etorkizuna

Herrialde garatuetan, mendiko eskualdeak errealitate sozioekonomiko periferikoak bezala bilakatu dira. Aspaldidanik (eta are gehiago azken mendean), beraien ezaugarri geografikoek (orografia, altuera, klima, e.a.) mugatu dituzte erabat bere konexioak garapen ekonomikoaren zentro eta ardatz nagusiekin. Hori dela eta, garapen ekonomiko dinamika nagusietatik kanpo geratu izan diren eskualdeak dira, gainbeherakada mantso baina geldiezin batean murgildu direlarik.

Euskal Herriko enpresa demografia

Lan honekin Euskal Herriko enpresa demografia osotasunean aintzat hartzen duen lehen azterketaren ondorioak ezagutarazi nahi dizkizugu. Azterketak oinarri kuantitatiboa du eta ahalegin berezia egin dugu errealitate geografiko desberdinak azaleratzen. Bistan da gaiak azterketa are zabalagoa eskatzen duela aurrean ditugun erronkei erantzun eraginkorrak emateko. Gabezia horretatik, ordea, hemen bada lehen oinarri bat beste hainbaten ekarpenarekin osa daitekeena.