Skip to main content

[IRITZIA] Una nación en construcción: Euskal Herria

Astelehen oro bezala, gaurkoan ere gogoeta berri bat argitara eman dugu gure Analisiak atalean. Aste honetan Arri de Julian-ek egin du gogoeta, ogibidez abokatua eta Antropologia Soziokulturalean eta Teologia Sistematikoan lizentziatua ere dena. Artikuluaren izenburua Una nación en construcción: Euskal Herria da, eta izenburuak dioen bezala, hausnarketa sakona egin du abokatuak etorkizuneko Euskal Herriaren nazioaz, baita argibide edota proposamen batzuk bota ere. Irakurtzeko jo blog-eko gaztelaniako bertsiora: hemen  

[ANALISIA] Ekitatez egindako elkarlana enpresetan, nazio erronka (Peio Egaña)

EKITATEZ EGINDAKO ELKARLANA ENPRESETAN, NAZIO ERRONKA Peio Egaña Sarobe, kudeatzailea Mundua bizkor aldatzen ari dela diogu. Aldaketa horietako bat enpresen antolaketan ari da gertatzen eta Euskal Herriak bere gizarteari ongi datorkion formula aurkitu behar duelakoan nago. Lanaren antolaketa eta gizarte ereduak elkar uztartzen dute. Nazio mailako erronka da. Oraindik lan handia dago egiteko (lege berriak, konponbide organizatiboak eta teknologikoak...) baina esan daiteke baditugula erreferentziazko esperientzia batzuk.