Skip to main content

[DOSIERRA] Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da

Azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dago Euskal Herrian. Horixe diote, behintzat, argitaratu berri diren Hegoalderako datuek: biztanleria galtzen hasi gara eta hazkunde natural negatiboan sartzear gaude, hiltzen direnak jaiotzen direnak baino gehiago baitira. Hala, aurreikuspenei kasu eginez, hemendik 2020 urtera bitarte Euskal Herriak urtero 15.000-20.000 biztanle galdu ditzake, eta urtero 20.000tik gora 2023.eraino salto egingo bagenu. Horiek horrela, 2023an Euskal Herri osoak egun baino 176.000 biztanle gutxiago lituzke (2,95 milioi guztira), alegia, gaur egungo biztanleriaren %5,7 gutxiago. Dossierra PDFan Kontsultarako dossierra: