Skip to main content

[IRITZIA] Zerk huts egin du Fagorren?

Fagor Etxetresnak azken urteotan bizi duen egoera larriak eta bere etorkizun ezak bazterrak astintzen ditu. Bertan bere onenak eman dituzten lagun eta langileak nahiz hornitzaile dituzten euskal enpresa txikiak izan ditugu gogoan lehen unean. Segidan, Fagorren geroak egungo euskal ekoizpen sarearen etorkizuna izan dezakeen eraginaz gogoeta egiten hasi gara.

[IRITZIA] Fagor electrodomésticos, el final de un ciclo

Joxerra Bustillo kazetariak Fagor Electrodomésticos-en egoerari buruzko gogoeta egin du Gaindegiako blog-erako idatzi duen artikuluan. Bertan Fagor-en itxierak izan ditzakeen ondorioen inguruan hausnarketa egiten du Bustillok, baita kooperatiben inguruko zenbait zertzelada eman ere. Artikulua irakurtzeko jo gaztelaniako blog-eko bertsiora edo klik egin hemen: irakurri iritzia  

[ANALISIA] Tokiko ekintzailetasunaz, Iñaki Peña

Azken urteotan krisiak astindu aurretik, Euskal Herrian maiz entzun izan dugu gure gizarte eta ekonomiak “bigarren transformazioa” ekin behar duela. Izan ere, euskal aditu eta agintari askoren hitzetan, fase lehiakor berri bateruntz abiatzeko urrats sendoak emateko garaia jada iritsi zen. Honen harira, erronkarik nagusienetako bat ezagutzan oinarritutako euskal ekonomi berri bat eraikitzea zen (Sociedad del Conocimiento), eta horretarako, lurraldearen eraldakuntza estrategikoki kudeatu beharra zegoen.

[IRITZIA] Datorkigunea, edo euskal gizarteari ateak irekiko dizkion giltzaren bila

Datorkigunea pisukideari esker ezagutu nuen. Hilean behin, larunbatetan, goiz goiz irteten zen etxetik, eta bueltarakoan, ideia mordoa zituen esku-ahotan. Gasteizetik, Biarritzetik, Bilbotik, Donostiatik edo Iruñetik zetorrenean, gai ezberdinen inguruko eztabaida izaten genuen larunbat gau partean.