Skip to main content

[IRITZIA] Laborantza Ganbararen eraginaz, Imanol Esnaola

Laborantza Ganbarak 9 urte bete ditu joandako asteburuan. Efemeride pozgarria zinez, eta dagokionak ospatu beharrekoa. Ez da, ordea, gogoeta honen helburua zorion mezuetan urtzea. Laborantza Ganbararen ibilbideak bere baitan ikasgai sakon bat eskaintzen digu Euskal Herria herri gisa egituratu beharrean sinistuta gaundenoi, laborariak izan zein ez.

[IRITZIA] Biztanleriaren inguruko alarmismoak alboratzen, Unai Martín eta Marta Luxán

Azken aste hauetan, jaiotzen inguruko datu berriak argitaratzearekin batera, zahartze demografikoa eta Euskal Herriko biztanleriaren balizko galera mintzagai ditugu. Sarritan aipatu dugun bezala, populazioaren egitura eta bere bilakaera gizartearen historiaren isla dugu, gure jendartearen eboluzioaren ispilu.

Euskal Herriak: Erronka sozio-ekonomikoak

Liburu honek izen handiko 13 pertsonaren iritziak biltzen ditu, guztiak ere hemen eta munduan gertatzen denaren jakitun direnak. Iritziak galderen bidez bildu dira, eta galderen helburua izan da Euskal Herriak alor ekonomiko eta sozialean dituen erronkak azaltzea.

Liburu hau irakurtzea merezi du, benetan, ez baita batere ohikoa hain ibilbide ezberdineko jendea biltzea elkarrizketa-liburu batean eta elkarrizketa horien haria hain originala izatea.