Skip to main content

[DOSSIERRA] Turismoa Euskal Herrian

Euskal Herriko ekonomian, oro har, eta zehazki gure herrialdeetan turismo sektoreak gero eta pisu handiagoa du. 2012an zuzeneko 13.858 lanpostu sortu zituen, eta horietatik 8.475 Iparralden kokatu ziren.

Aurreko urtearekin alderatuta, Hegoalden turismoak sortu zituen lanpostuek beherantz egin zuten (-%6,1), aldiz, Iparraldek lanpostuak sortzeko dinamikari eutsi zion 2012an (+%3,4), Baionako Merkataritza Ganbarako datuen arabera. Hala, egun Iparralden aktibo dauden pertsonen %6 turismoan dihardute. Alabaina, ezinbestekoa da turismoa Euskal Herriko ekonomia- jarduera anitzeko testuinguruan ulertzea. Izan ere, badira Euskal Herriko zenbait zonalde zentzu horretan estrategiarik garatu ez dutenak, eta, ondorioz, pertsona asko eta askoren enplegua zerbitzu sektore eta turismora loturik dago, horrek suposatzen duenarekin: aldikako lana eta baldintza prekarioak. Ipar Euskal Herrian gero eta zabalduagoa dagoen fenomenoa da hau: aktibo dauden pertsonen %6 turismoan dihardute. Dossier honetan jaso ditugun 2012ko datuek, bai eta 2013rako behin-behinekoek ere, argi uzten dute urtero asko eta asko direla Euskal Herrira datozen bidaiariak; hori bai, gero eta gaualdi gutxiago egiten dituzte, eta denbora gutxiago gelditzen dira gurean. Baina datu gordinez haratago, beste errealitate bat ere islatzen dute estatistikek: Euskal Herrian badira turismoa pilatzen duten zonaldeak, azken finean, ez baitago Euskal Herriaren osotasunari -ezta beharrei ere- erantzungo dion plan estrategikorik. Dossierra PDF Kontsultarako dossierra: