Skip to main content

[IRITZIA] Datorkigunaz, Imanol Esnaola

Estu eta larri dabiltza Gipuzkoako herritarrak, familiak eta estamentu gehientsuenak. Eguna joan eta eguna etorri gainbehera doaz enpresa ezagun ugari, eta txiki-ezezagunak are gehiago.  Fagor Etxetresnak (FET) kooperatibaren ibilerak are gehiago astindu ditu bazterrak, izan ere, honekin batera 200 enpresa hornitzaile eta 4.000 lanpostu inguru auzitan gelditu dira. 

[IRITZIA] Herri izaerako ekoizpen ehuna, Imanol Esnaola

Gure ekoizpen ehuna eta bere geroa askoren agendan lehentasun dira azken aldion. Gutxi dira horrenbesteko eragina duten arloak. Fagor Etxetresnak-ek hartutako azken erabakiek eta hauek eragindako dardara adibide ona dira esandakoa ulertzeko. Ogibidea edo nahiago bada Euskal Herriaren ekoizpen eredua eta bere lehiakortasuna herri izaerako auzi bihurtu zaizkigu, enpresa edo lan auzietatik haratago doana.

[IRITZIA] Una mirada a la pobreza, desde Nafarroa

Gaurkoan Nafarroako pobrezia eta gizarte bazterketaren kontrako sarearen batzorde iraunkorrak idatzi du blog-erako, Gaindegiaren azken txostenaren harira "Pobrezia eta bazterketa Euskal Herrian". Elkarte honek Nafarroari begiratu nahi izan dio; izan ere, Euskal Herrian bezalaxe, Nafarroan ere gora egin du pobrezia egoeran dauden pertsonen kopuruak, eta Administrazioak aurrera eraman dituen neurriak ez dira nahikoak pobreziari aurre egiteko.

[IRITZIA] Sistema aldaketa eta herri burujabetza, Jose M. Zendoia

Ezkerreko zenbait ekonomialariri entzun izan diot aspaldion sistema ekonomikoaren aldaketa ez dela etorriko iraultza handien bidez. Aldaketak mundu mailakoa izan beharko duela nahiko argi dago, egungo menpekotasun eta eragin harremanak globalak baitira eta ez dago naziorik bere kasa eta modu isolatuan bide berrietara abiatuko denik.