Skip to main content

Ihesi.com, hurbil diezaiogun elkarri Euskal Herria

Aste honetan, #TurismoaEuskalHerrian dugu hizpide Gaindegian (ikus datu nahiz gogoetak azken dossierrean). Gaurkoan, sektore honekin lotutako proiektu berritzaile bati tartea egin nahi izan diogu: ihesi.com.

ARGIAk bultzatutako proiektua da ihesi.com, eta Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen duen turismo eskaintza gabeziari erantzun nahi dio. Bertan, Euskal Herria bere osotasunean hartuta, gure lurraldeak eskaintzen dizkigun txoko eta jarduerak kontsulta ditzakegu. Modu parte hartzailean egina dago proiektua; izan ere, leloak dioen moduan, erabiltzaileak dira informazio eta gomendioen bitartez webgunea osatzen dutenak. Hala, herri ugariren datu nahiz argazkiak topa ditzakegu, eta, noski, baten bat aurkitzen ez badugu, esan bezala geure gomendioa igotzeko aukera dugu. aramaio

Gehiago jakiteko jo: www.ihesi.com