Skip to main content

[IRITZIA] Euskal Herriko arrantza sektorea, KEPA ASTORKIZA eta IKERNE DEL VALLE

EHUko irakasle diren Kepa Astorkiza eta Ikerne del Vallek euskal arrantza sektorearen azterketa egin dute. Egileek diotenez, arrantza sektorearen egungo egoera ez da erraza, batetik, sektorea beraren antolaketa propioagatik eta bestetik europako erregulazioak eragiten duen egoeragatik Arrantza Politika Komuna dela eta. Irakurri egileen analisia hemen.

[IRITZIA] Lurralde lehia Ipar Euskal Herrian, IMANOL ESNAOLA

Ipar Euskal Herriko bataz besteko errenta barnealdean kostaldean baino %27 txikiagoa izateak (eta hein berean Baionakoa Bordele eta Parisekoa baino txikiagoa, %14,9 eta %48,5 hurrenez hurren) egiturako arazo bat jarri du agerian. Hots, lurraldeen arteko lehian nor den nor. Kostaldeko herritar multzoa barnealdekoa baino jendetsuagoa izateaz gain aberatsagoa ere bada, alta, bere inguruan egiten den guztia baldintza dezake, hasi lurra eta etxebizitzaren salneurritik eta segi garapen ekonomikoa sustatzeko estrategiaraino.

[IRITZIA] Euskal marko ekonomiko eta soziala desitxuratu prezioen indize berri batekin, RAFA IZQUIERDO

"Laburbilduz, enpresarentzat errenta banaketa orekatuago bat lortuko duen formula baten bila gabiltza, baina, hori bai, sortutako aberastasunean soldaten parte hartzea murriztearen truke." Rafa Izquierdok, ekonomialariak eta LAB sindikatuko kideak idatzitako artikuluaren zatia duzu honakoa. Irakurtzen jarraitzeko jo jatorrizko testura.