Skip to main content

[IRITZIA] Nekazaritza, beharrezko apustua, Unzalu Salterain, Abeltzaina eta EHNE-Bizkaiako Ejekutiba kidea

Gaindegiak eginiko lan hauen garrantzia azpimarratuz (LEHENENGO SEKTOREA, hamar urtean erretiro jendetsua) hasi gura nuke, nekazaritza sektorean bereziki nabarmena baita datu estatistikoen falta. Eskasia gutxi ez eta, batetik zein bestetik azaleratzen diren datuak elkarren artean kontraesanean daudela ikusi behar izaten dugu. Are okerragoa dena, errealitateari berari ere kontra egiten diote hainbat datuk.

[BLOG ESNAOLA] Lizarribar

Sindikatu ezagun bateko arduradun batek ezinegonez adierazten zidan finantza entitate bateko exekutiboa den bere koinatak nola egiten dion iseka sindikalista delako. Koinata gaztea da, ikastolan ikasia, euskaraz historian izan den belaunaldirik prestatueneko partaide, pribilejio hutsa Euskal Herriarentzat, baldin eta konpromiso komunitario edo sozial izpirik izango balu.

[IRITZIA] Langabezia gora eta aterabidearen bila arrazoiak aztertzen, Rafa Izquierdo, ekonomialaria eta LAB sindikatuko kide

Iritzi artikulu gehiago irakurtzeko jo gaindegiaINFOra.

Pasa den maiatzeko langabezia erregistratuaren datuak oinarri hartuta, Rafa Izquierdok, ekonomialaria eta LAB sindikatuko kideak, Hego Euskal Herrian bizi den langabezia egoera aztertu du eta egun aurrera eramaten ari diren politikak epe motz ertainean izango duten bilakaera azaltzen du. Irakurri Rafa Izquierdoren artikulua.

 

[BLOG ESNAOLA] Inbidiaz Korrika

Inbidiaz begiratzen diot Korrikari. Berriro ere euskalgintzak ikasgai latza eman digu. Ba al da Korrikaren pare, milaka lagun kutsatzen eta ilusionatzen dituen ekintzarik gizartean edo ekonomia arloan? Ez dut uste. Jar gaitezen pentsatzen, ordea, gai izango bagina xede bat identifikatu eta haren alde indarrak modu masiboan elkartzeko zein zailtasun ez genukeen gaindituko.

[BLOG ESNAOLA] Herri ikuspegiko ekintzailetasunik posible ote?

Galdera hori abiapuntu izanda, Imanol Esnaolak ekimen ekintzaileak herri ikuspegi batetik lantzeko agendak aintzat izan beharreko puntuak zerrendatzen ditu bere blogeko artikuluan. Horien artean daude, lurralde desberdinetako kideez osatutako proiektuak garatzea, ekintzailetasuna garatzeko zerbitzuak lurralde desberdinetako pertsonei zabaldu... Irakurri artikulua hemen.