Skip to main content

Euskal Herriko demografia: zahartzea, immigrazioa, etxebizitza, familia, nazio kohesioa

BERRIA egunkariak Euskal Herriko demografiaren bilakaeraz erreportaje bilduma kaleratu du pasa den astean. Bertan, 6 egunez, demografiaren atal desberdinak ikertu dituzte aditu desberdinen eskutik. Horrela, biztanleriaren zahartzeaz hitz egin dute Pello Urkidi EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin. Biztanleriaren pilatzeaz eta husteaz Peio Lozano EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia irakaslearekin. Etxebizitzaren egoeraz Pilar Garrido EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin. Laugarren erreportajean familien egoeraz Marta Luxan EHU Euskal Herriko Unibertsitateko soziologoarekin. Immigrazioaz Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariarekin eta elkarrizketa sorta amaitzeko, Gaindegiako Koordinatzailearekin, Imanol Esnaolarekin biztanleria eta lurralde ikuspegiaz jardun dute.

  1. Biztanleriaren zahartzea
  2. Biztanleriaren pilatzea
  3. Etxebizitzaren egoera
  4. Familien egoera
  5. Immigrazioa
  6. Biztanleria eta lurralde ikuspegia