Skip to main content

[AZKEN ORDUKOA] Udalbiltzarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu

UdalbiltzaGaindegia_sinadura_web Atzo goizean Gaindegiako presidenteak, Markel Arizmendik, lankidetza hitzarmenda sinatu zuen Udalbiltzako Kohesio Fondoarekin, 2013-2015 epealdian elkarlanean arirtzeko helburuz. Akordio honi esker, bi entitateek Euskal Herriari buruzko informazio eta ezagumendua sortu eta hedatzeko konpromisoa indartu dute, batik bat, gizarteari eta ekonomiari dagokionean. Gainera, garapen nazionalaren inguruko gogoeta sustatatzeko eta Euskal Herriko eragile ezberdinekin elkarlanerako sareak sortzeko ere lan egingo dute. Horretarako, Udalbiltzak diruz lagunduko die Gaindegiaren zenbait proiekturi, eta Gaindedia, trukean, informazio eta ezagumendu iturri izango da Udalbiltzak eta Kohesio Fondoak aurrera eramaten dituzten ekimenetan. Akordioa hedabideetan: Berria     Gara     Eitb Noticias de Gipuzkoa   Naiz Hamaika telebista: