Skip to main content

[TELEBISTA] Bagara elkartera hurbildu gara

Gaindegiak Hamaika Telebistarekin batera egiten duen EUSKAL EGITURA saioan aste honetanlan merkatuaren esparru zehatz bat aztertu dugu: kontratazioen kalitatea, hain zuzen ere. Azken urtetan bizitako joerez gain, kontratazioen kualifikazioari erreparatu diogu. Bestalde, Bagara elkartera salto egin dugu, eta Andoni Mujika elkarrizketatu dugu, erakundeko koordinatzailea. Azken urteotan maiz aipatu izan da antolaketa horizontalago eta parte hartze handiagoko egituren beharra eta kooperatibismoa hartu izan da adibide edo erreferentzia. Horri buruz eta beste aritu gara berarekin.