Skip to main content

[AZAROAK 30] Aberastasunaren banaketari buruzko mintegia

Mintegia_nekaneGaindegiak aberastasunaren banaketari buruzko mintegia antolatu du azaroaren 30erako Gasteizen: "Desigualdades sociales y reparto de la riqueza en Euskal Herria".

Mintegian Nekane Jurado ekonomilari eta ELKARTZEN mugimenduko kideak hitzaldia eskainiko du, "El reparto de la riqueza y la exclusión social en Hego Euskal Herria" lana aurkezteko. Ondoren, lan taldeak egingo dira zenbait hausnarketa eta ideia berriak bultzatze aldera eta, azkenik, debatea irekiko da, ideia horiek parte hartzaile guztien artean trukatzeko. Mintegia ALDABE zentroan izango da, Gasteizen (Eulogio Serdán kaleko 2 zenbakian), eta gaztelaniaz egingo da. Mintegia eta interesa duen edonori irekita dago. Eskertzen da, hori bai, aldez aurretik izena-ematea. Egitaraua: 10.00: Nekane Juradoren hitzaldia 11.00: Lan taldeak 11.30: Hausnarketen trukatzea eta debate irekia. 12.00: Amaiera

Nekane Juradoren hitzaldiaren sarreratxoa

Mintegian parte hartu nahi duenak hemen izena-eman dezake:

izena-eman