Skip to main content

[TELEBISTA] "Aniztasunaren gida" proiektua ezagutu dugu

Hamaika Telebistarekin batera egiten dugun EUSKAL EGITURA saioan, aste honetan Mario Zapata ikerlariari egin diogu elkarrizketa, “Aniztasunaren Gida” proiektua gertutik ezagutzeko asmoz. Aniztasunaren gidaren baitan, jatorri eta kultura-identitatearen inguruan antolaturiko eragileak aurkitu daitezke. Paperezko zein on-line argitalpenean, 1.000 eragiletik gora daude bilduta, udalerriz udalerri Euskal Herri osorako. Bestalde, astero egiten dugun bezala, gure asteko dossierraren zertzeladak eman ditugu: Euskal Herriko gazteen ihesa. Zenbat dira atzerrira joaten direnak ikastera edo lan egitera eta zeintzuk bueltatzen direnak? Joandako berak dira etorritakoak?