Euskal Herrian etxeetako janari kontsumoa azken hamarkadan nabarmen jaitsi da. 2008an, urteko janari kontsumoa 2.012.068 kilogramo izan zen, 2023an 1.779.969 kilogramoetara jaitsi da. Serieko datu guztietan etxeetako janari kontsumoa etengabe txikitzen da.
Euskal Herriko biztanleriaren janari kontsumoa aztertuta, kontsumo orokorra (janaria guztira) etengabe jaitsi da 2008tik 2023ra, 657 kilogramotik 554 kilogramora iritsita. Produktuz produktu aztertuta, gehien kontsumitzen dena fruta freskoa da (91 kilo pertsonako urtean), esnea (74) eta barazki freskoa (57). Azken hau da 2008tik igoera izan duen bakarra (+1). Jaitsiera nabarmenena ogiak izan du (21 gutxiago, ia erdia galduta) eta gero fruta freskoa eta esnea (-18).