Euskal Herrian berotegi efektuko gasen isurketak 11,8 CO2-eq(kt) (CO2 baliokidea kilotoneladetan) biztanleko izatetik, 8,6ra jaitsi dira 2005etik 2022ra. EU27ko batez besteko isurketekin alderatuta, 9,9tik 7,8ra jaitsi direnak aldi berean, gainetik kokatzen da Euskal Herria. Azken lau urteei erreparatuta, badirudi pandemiaren ondorioz biztanleko isurketa kopuru txikienak lortu zirela 2020 (7,5era iritsi ziren) eta 2021ean (8,3). 2022an, berriz, isurketak pixka bat handitu ziren 2019ko 8,6ra iritsiz berriro ere.
2022an, Estonia (13,0), Irlanda (14,7) eta Luxemburgo (17,2) dira biztanleko isurketa gehien dituztenak. Kontrako aldean, Suedia (0,8), Errumania (3,8) eta Malta (4,7) aurkitzen ditugu. Euskal Herriak 8,6ko isurketa kopuruarekin, Europako estatuen arteko konparaketa eginez, Danimarka (8,2) eta Letoniaren (8,4) pare dago, erdialdetik gora.