Berogailuaren Gradu Egunen (BGE) indizea: denbora tarte jakin batean hotzak duen larritasuna, aire zabaleko tenperatura eta giroko batez besteko tenperatura kontuan hartuta (hau da, berogailuaren beharra zenbatekoa den adierazten du). Oinarrizko tenperaturaren balioa eraikinarekin eta inguruarekin lotutako hainbat faktoreren araberakoa da, baina hurbilketa klimatologiko orokor bat erabiliz, oinarrizko tenperatura 15 ° C-ko balio konstantea ezartzen da BGE kalkuluan. Beraz, Euskal Herriak eta EU27k 1979-2023 artean egindako Beroketa Graduko Egunen (BGE) datuek adierazten dute nola joan den aldatzen hotzaren larritasuna urteetan.
Euskal Herria eta EU27 erreferentziatzat hartzen badugu, bi azpimarra argi ageri dira. Batetik Euskal Herrian EU27an baino berotzeko behar gutxiago egon da serie guztian zehar. Eta batez ere, bai Euskal Herrian baita EU27 osoan ere, 1979tik hona geroz eta behar gutxiago egon da berogailuak erabiltzeko. Urtez urte egondako joera puntualetatik harago, joera orokorrak argi erakusten du hori: Euskal Herria 1979an 2.197,2 BGE izatetik 2023an 1.585,1 BGE izatera pasatu da. EU27k 1979an 3.509,57 BGE izatetik, 2023an 2.820,92 BGE izatera pasa da.
Laburbilduz, Euskal Herriak hotzaren larritasuna murriztu du azken hamarkadetan. EU27ren batez bestekoak Euskal Herrikoak baino altuagoak dira, berokuntza beharrak Europako beste estatu batzuetan Euskal Herrikoak baino handiagoak direla adieraziz, baina joera berdina da, geroz eta behar gutxiago dago berogailuak erabiltzeko.
Eskualdeka aztertuta, hegoalderago kokatzen diren herrialdeak dira, noski, berogailu behar gutxien dutenak (Kanariak, Ceuta Hiria, Malta, Hego Aigaio, Zipre, Melilla Hiria eta Algarve) eta iparraldean kokatzen direnak (Ipar eta Ekialdeko Suomi, Innlandet, Ipar Norbegia eta Goiko Norrland) gehien. Euskal Herria gutxienetik hurbilago kokatzen da.