4.3. Energiaren kontsumoa eta erregaiak

Euskal Herria 2010ean 26,0 Ktep/10.000 biztanleko kontsumoan zegoen, eta hurrengo urteetan zertxobait jaitsi egin da, 24 bueltan kokatu arte. 2020an 21,5 Ktep/10.000 biztanleko izan ziren, baina horretan pandemia egoerak eragina izango zuen.

Estatuka Euskal Herria kontsumo ertain-altua dutenen artean kokatzen da. Kontsumo txikien dutenak Albania (6,5), Mazedonia (8,8) eta Moldavia (9,3) dira. Kontsumo altuenak Finlandian (42,3), Luxenburgon (60,9) eta Islandian (81,2) aurkitzen ditugu. Hala ere, bostgarren estatua,, Suedia, 30etik behera ikusten dugu. Euskal Herria beraz, kopuru maximo horietatik urrun dago, baina hala ere, kontsumo altuko herrialdeen artean kokatzen da.

Energia moten arabera aztertzen badugu, azken urteetan, Euskal Herriko energia kontsumoak petrolioaren (%43,3) erabilera nagusi mantentzen du eta portzentajean hazi egin da gainera (2011n 39,8 zen). Energia elektrikoaren kontsumoa, portzentajean, jaitsi bada ere bigarren energia iturria izatera pasa da (%24,2), gas naturalaren aurretik (%22,2). Petrolioaz gain igoera txiki bat izan duen energia iturri bakarra energia berriztagarriak izan dira (%5,8tik %7,9ra).

Europarekin alderatuta, Euskal Herriak ez du bilakaera onik erakusten. Euskal Herriak petrolioaren kontsumoa handitzen jarraitu du, %39,8tik %43,3ra, EU27k, aldiz, jaitsi egin du %38,0tik %35,0era 2020an. Energia elektrikoa gutxiago kontsumitu da Euskal Herrian , EU27an igo den bitartean (-1,7 eta +0,4). Energia berriztagarrietan 2,1 puntuko igoera eman da Euskal Herrian, 2,8koa berriz EU27n. Adierazle bakarra Euskal Herriak EU27k baino gehiago hobetzen duena da gas naturalaren kontsumoa, zeinetan 4 puntu egin duen behera Euskal Herrian, EU27ren 0,5eko hazkundearen ondoan.