Demografia: 3.114.276 biztanle 2011n Euskal Herrian
6 urte igaro dira Euskal Herriak 3.000.000ko biztanleko muga gainditu zuenetik. 6 urteko tarte horretan, 100.000 pertsona gehiago bizi dira Euskal Herrian. Hau da, 3.016.950 lagun izatetik 3.114.276 izatera igaro gara 2011ean. Biztanleriaren banaketari dagokionez, Bizkaian biltzen da jende gehien, %37. Iparraldeko lurraldeak, dira, aldiz, populazioaren kopuru txikienak biltzen dituztenak. Iparraldeko hiru herrialdeak aintzat hartzen baditugu, Lapurdin biltzen da biztanleriaren %7,69 eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan %0,97 eta %0,49 soilik, hurrenez hurren.