Euskal eremu urbanoa etengabe gorpuzten ari da

Tamaina ertaineko udalerriak %17,5 hazi dira azken hamarkadan

50.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi da biztanleriaren %39,1. Gure lurraldea nolakoa den kontuan hartuz, horrek esan nahi du Hegoaldeko hiriburuetan kontzentratzen dela biztanleria, edo Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan, hiriburu administratibotik hurbil dauden udalerri handietan (Barakaldo, Getxo eta Irun). Ohartzekoa da, hala ere, hiririk handienetan bizi den populazioa %1 jaitsi dela azken hamarkadan.

Mugatik harago Bidarrai

Joan den martxoaren 31n, larunbatarekin, euskal herrialde desberdinetako 30 eragile ekonomiko eta sozial bildu ziren Bidarraiko Herriko Etxean.

Zazpiak Bat Harreman Sarea elkarteak sustatutako bilkura izan zen. Sare honen xedea euskal eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremanak sustatzea da, mugaz gaindiko harreman profesional eta sozialak batez ere.

Emakumezkoen enplegu tasak gora eginda, 2008 urtekoaren pare berriz

2011 urtean emakumeen enplegu tasa %2 emendatu da, INE eta INSEEren datuak kontuan hartuz. Honek emakumeen enplegu tasa, iturri ofizialen arabera, %64,3 eta %64,6 inguruan jartzen du. 2008 urtean gertatutako galera txikiaren eta 2009ko gainbeheraren ondoren joan den urteko datuek adierazten duten emakumeen enpleguak gora egiten jarraitzen duela.

Juan Carlos Longasi elkarrizketa

Juan Carlos LongasJuan Carlos Longas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da eta ongi ezagutzen ditu Nafarroa Garaiko ekonomiaren gora beherak. Ekonomia urbanoan eta erregionalean lan egindakoak Xabier Lekuona kazetariaren galderak erantzuten ditu Gaindegiarentzat.