Gaindegia Txostena 2011

Gaindegia Txostena 2011 argitalpena osatzen gabiltza eta urtero legez Euskal Herriko errealitate ekonomiko eta sozialaren azterketa eta hausnarketan sakondu asmoz hainbat alor eta gai jorratu ditugu.

(Akitania + Euskadi) – Nafarroa Garaia= – Euskal Herria

Euskal Herriak eremu ekonomiko eta sozial berezi gisa garatu behar duela uste dugunok beste ikuspegi batetik begiratzen diogu ekimenari. Bilakaera sozio-ekonomikoak dakartzan erronkei eraginkortasunez erantzun eta euskal herriaren biziraupena ziurtatzen duten lankidetza tresnak behar ditugu. Horrexegatik, hain zuzen, ekimen hau edo beste batzuetatik eskatzen duguna euskaldunen arteko lankidetza sustatu eta babestea da. Balio izan beza, gutxienez, Euskal lurraldeen arteko lankidetzan zein mugaz gaindiko harremanetan ezarria dugun ataka zabaltzeko. Hortik begira diogu ekimen instituzional hau ez dela erabat baikorra. Irakurri Xabier Isasi eta Imanol Esnaola, Gaindegiako Lehendari eta Idazkariaren iritzi artikulua.

Euskal Herria eta Eskozia independente izateko pizgarri gehien

Ikertzaileen nazioarteko talde batek metodo berri bat sortu du, iragartzeko Europako zer herrialdek dituzten bat egiteko ala elkarrengandik bereizteko aukera gehiago. Horretarako, irizpide demografikoak eta ekonomikoak baliatu dituzte, eta, berritasun moduan, baita irizpide kultural eta genetikoak ere. Ikertzaileek egindako iragarpenetako bat da zer erregiok duten pizgarri gehiago beren egungo nazioetatik bereizteko. “Ez gara esaten ari banantzea edo bereiztea onuragarria denik erregio horientzat, baina bai Euskal Herriak eta Eskoziak dituztela, termino erlatiboetan, horretarako pizgarri gehien”. Hauek dira Espainiako Karlos III Unibertsitate Publikoko ikerketaren ondorioetako batzuk. Ikus txostena. Jada txostena gaztelaniaz zintzilikatuta

Ibarretxe: 'Small is beautiful… and powerful'

...Esandakotik eratortzen da Euskadi, Europar Batasuneko estatu kideek duten dependentzia-independentzia maila bera izanik, guztiz bideragarria dela herrialde gisa, eta, nire iritziz, gomendagarria ere bai. Izan ere, argi eta garbi hitz egin dezagun, Europak gaur duen egituraren barruan euskal nortasuna defendatzea, gure ekonomia, gure seme-alaben ongizatea defendatzea da, mundu globalizatu honetan zilegia den nazio-proiektua defendatzea baino areago.

Euskal lurraldeak eta lankidetza aro berrian

"Ez dugu gogoko horren gordin esatea, baina ez politikan ez ekonomian ez eta jarduera eremu gehienetan ere, ez da jokatzen gure lurraldetasuna bere osotasunean aintzat hartuz." Xabier Isasik eta Imanol Esnaolak sinatutako iritzi artikuluan Euskal Herria subjektuaren inguruan dihardute. Jarraitu irakurtzen.