Nortasun industriala oso presente dago ia Euskal Herriko lurralde osoan

Euskal Herriko industria sektoreko establezimendu kopurua eskualdeka, 2010
Izaera industrialeko establezimenduen presentziari dagokionez lurralde batzuetatik besteetara nolako aldeak dauden erakusten digu. Azpimarratzekoa da Arabako mendebaldean zein hegoaldean, Nafarroa Garaiko mendebalde osoan eta Gipuzkoan N1 errepidearen hegian kokatutako eskualdeetan zenbaterainoko presentzia duten establezimendu industrialek. Halaber, garraiobide sare nagusiari, eta honen bidez Bilborekiko lotura ondo bermatuta daukaten Bizkaiko hegoaldeko edota Arabako iparraldeko eskualdeetan ere presentzia oso da garrantzitsua. Baldintza hau ez da betetzen, ordea, Lea Artibain eta hala ere izaera industrial aipagarria garatu du azken urteotan. Orain gutxi arte Debagoienak komunikaziorako erraztasun handirik izan ez duen arren, honek ere izaera industrial ukaezina garatu du hamarkadaz hamarkada.Industria establezimenduen proportzioa txikia den lekuetan bi perfil bereiztu behar dira: Zerbitzuen metaketa daukaten eskualdeak, hiriburuak edota Lapurdiko kostalde osoa kasu, eta nekazaritzaren presentzia handia duten zonaldeak, Behe Nafarroako iparraldea, esaterako. Kontsultatu datuak www.mapaindustriala.net web gunean.
Oharra: 1:500.000 eskalatik aurrera eskualdeen izenak bistaratzen dira.