Arabak enplegu tasarik altuena gipuzkoarekin batera

Euskal Herriko enplegu tasa herrialdeka, 2011
Euskal Herriko enplegu tasak jaisteko joerari eutsi dio azken hiru urteotan. EUSTATen arabera, 2009an enplegu tasak -3,5eko hazkundea izan zuen, 2010ean -0,5 eta 2011n -0,7. 2011n enplegu tasa % 64,6koa izan zen EUSTATen arabera, %64,3 INEren arabera. Herrialdeka, azterketa epealdian, enplegu tasaren hazkundearen beherakada murritzagoa izan da 2011 urtean. Joera orokorra, beraz, negatiboa izan da lurralde guztiekiko.