Euskal aireportu nagusien jarduera hazten
Gaindegia,

Garraiatutako merkantzia tonak %22,2 handitu ziren 2011 urtean

2011 urtean zehar Forondaren bidez garraiatutako merkantzia tonak %24,0 handitu ziren, aurreko urtearekin alderatuz gero. Euskal aireportuen artean eginkizun hauetan Forondak bereganatu du jardueraren %93a. Hala, 2010 urtean zehar izandako hazkunde apala gogoz egonkortu da 2011 urtean.

Last updated 3 mins ago

Euskal Herriko langabezia erregionala Europako Batasuneko bataz bestekoaren pare
Gaindegia,

Mapa honetan Euskal Herriko hiru administrazio eremu nagusien langabezi tasak Europako erregioen kontestuan ikus ditzakegu. 2010 urteko datuen arabera, Euskal Herriko hiru administrazioetako langabezia tasak Europako erregio guztiekin alderatuko bagenitu, 317 erregioen rankingean (NUTS2) gure administrazioak honako postuan leudeke: 56.

Last updated 3 mins ago

2011n langabezia ez zen lurralde guztietan hazi
Gaindegia,

Euskal Herriko langabezia tasa (%11,0) Europar Batasunakoaren gainetik dago 1,4 puntutan

Langabeziak gora egin du Euskal Herrian 2011 urtean zehar, laugarren urtez jarraian. Iparraldea eta Araba dira langabeziaren hazkunderik ezagutu ez zuten euskal lurralde bakarrak. Gainontzekoetan, langabetuen kopuruak gora egin du, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Testuinguru honetan, iaz Euskal Herrian langabezia % 11,9 handitu zen aurreko urtearen aldean eta langabezi tasa %12,0 izatera iritsi, Hegoalderako INEren datuak aintzat hartuta.

Last updated 3 mins ago

Munduan zer gertatzen ari den ezagutu gabe ezin dugu Euskadiko politika industriala edo zientifiko-teknologikoa definitu
Gaindegia,

“Abertzaletasun ekonomikoak behar bezala funtzionatzeko formula bakarra munduko ekonomia egituratuko duten prozesuen gaineko perspektiba egokia hartzea da. Munduan zer gertatzen ari den ezagutu gabe ezin dugu gure enpresei itsaso harro horietan nabigatzen lagundutzeko moduan Euskadiko politika industriala edo zientifiko-teknologikoa definitu. Garapen honen gakoetako bat Zientziaren mapa globala ulertzea da”.

Last updated 3 mins ago

Euskadi Start-Up Nazioa (I-II), Ekoberri, Ekonomia Foroa
Gaindegia,

Asier Aleak, Ekoberri blogean Euskadi Start-Up Nazioa izeneko bi artikulu kaleratu ditu. Lehenengoan, Euskal Herriari, ekonomia globalean Start-Up Nazio gisa jokatu izana aitortzen dio eta etorkizunean aurrez egindakoa errepikatu beharra dagoela adierazten du. Bigarrenean, berriz, lehiakortasunak euskal ekonomiaren eztabaidagune izan behar duela adierazten du.

Last updated 3 mins ago