Lan ezbehar kopuru garrantzitsua
Lan istripuak murriztu dira baina zifrak oso altua izaten jarraitzen du
(azken hamarkadan 600.000 baino gehiago)
Lan istripuak murriztu dira baina zifrak oso altua izaten jarraitzen du
(azken hamarkadan 600.000 baino gehiago)
Gaindegiarentzat Joseba Garmendia ekonomialariak egindako azterlan batek, Frantzia eta Espainiako enplegu politikak alderatzen zituena (ikus azterlana hemen), ondorio argi bat utzi zigun. Alegia, Frantziako estatuak Espainiakoaren bikoitza ematen zuen langabetua edo lan bila zebilena formatzen eta orientatzen. Azken buru, bi eredu politiko desberdin ziren.
Finantial Times egunkariak EAEko ekonomiaren inguruko separata bat kaleratu zuen (ikus esteka honetan) non EAEko alderdi desberdinak aztertzen diren.
Euskal Herriko industria ehunaren erdia 5 langile edo gutxiagoko enpresek osatzen dute (%49,9), 2010 urteak utzitako datuen arabera. Maila honetatik gora dabil Nafarroa Beherea (%53,1) eta azpitik Gipuzkoa (%46,8).
Mikel Navarro Arantzegi
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua. Ikerlaria
Deusto Unibertsitatea. Ekonomia katedraduna
Euskal Herriko lur-azalaren %2,5 artifiziala da. %1,5 eremu urbanoak dira, guztizko azalera artifizialduaren %60,9. Azken datu honen erroak azken hamarkadetan Euskal Herrian bizi izandako urbanizazio prozesu bizkorrari zor zaizkio.
Landaretza naturala duten baso eremuak eta eremu irekiak euskal lur azaleraren %56,2 hartzen dute (11.769,5 Km2.). Basoak dira nagusiki, %64,4, bestelako landaretza eremuak edo belardiak gainerakoa (34,0%).
2000/2006 aldian Euskal Herriko lur azaleraren %0,4a artifizialdu dugu, hau da, 83,2 km2. Azalera hau aurretik artifizialduari gehitzen badiogu, orotara Euskal Heriko lur azaleraren %2,5 artifizialdua izan da dagoeneko, 2006 urteko datuen arabera. Emaitza hauek Corine Land Cover proiektu europarrak utzi dizkigu.
Joseba Felix Tobar-Arbuluren iritzi artikulu honek Euskal Herriak zein erreferentzia ekonomiko eta monetario jarraitu behar duen erantzun gabe dagoen eta erantzun beharreko galdera dela adierazten du. Edonola ere, egilearen aburuz, erantzun ororen oinarrian dimentsio nazionalean oinarritua eta burujabetasunaren praktikarekin loturik joan behar du. Artikulu honen haritik irakurleak aditu honen bloga eta bertan auzi monetario eta makroekonomikoak euskal ikuspegiz argitaratutako lanak aurkituko ditu.