I+Gn egindako gastua BPGrekiko Euskal Herria eta Europako Batasuneko testuinguruan, 2010
Euskal Herriak bere BPGren %1,97 gastatu zuen I+G jardueretan 2010ean. 2009an lortu zuen lehenengoz Europako Batasuneko batez besteko mailara iristea, (BPGren %2,01).
Euskal Herriko ikerketa eta garapeneko gastua Irlanda (%1,79) edo Frantziako zenbait erregioren mailan kokatzen da. Halaber, Espainiako mailaren gainetik (hala ere, Madrileko gastua handiagoa da), edo Europako ekialdeko herrialdeen gainetik dago.
Edonola ere, gure gastu maila herrialde eskandinaviarren aldean txikia da.
Gure gizarteak eta gure ekonomiak garai berrietara oinarri berrituekin egokitzen lagunduko dion sustapena behar du, horregatik, garrantzitsua da ikerketa eta berrikuntzan egiten den ahaleginari eustea eta ahal den neurrian handitzea.
Mapako datuak kontsultatzeko jo www.atlasa.net gunera.