Skip to main content

Argitalpenak

Iparraldeko egoera sozio demografikoaren azterketa. Entzungai.

10 urteotan Iparraldeko biztanleria hazi egin da barnealdearen kalterako eta kostaldearen mesederako, biztanleria heldua eta jaiotze tasa baxua dago, zerbitzuen sektorea gailentzen da sektore ekonomikoetan lehenengo sektorearen kalterako eta industria ahula da. Lan merkatua prekarioa da eta azken hau feminizatzen ari da. Gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta ez dute beraien bizitza profesionala Iparraldean garatzen. Ondorio hauek eta gehiago lotu zituzten Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Lontzi Amadok Gaindegiak UEUko udako ikastaroetan antolatutako hitzaldian. Entzun audioak.

Krisiaren inguruko mahaingurua entzungai

Nekane Juradok, Baleren Bakaikoa eta Antón Borjak egungo egoera sozio-ekonomikoaz hausnartu zuten eta Carlos Etxeberri kazetariaren gidaritzapean, euskal ekonomiaren erronkak eta balizko aterabideen inguruan solastu ziren 2010eko uztailean Gaindegiak antolatu zuen mahai inguruan. Eztabaida entzungai dago hemen.

Gaindegia UEUko udako ikastaroetan

Ipar Euskal Herriko egoera sozio-demografikoaren azterketa eta analisia azaltzeko jardunaldiarekin parte hartuko du Gaindegiak UEUko udako ikastaroen baitan. Uztailaren 8an, Baionan, Eneko Gorri eta Eguzki Urteaga soziologoek azken hamarkadan Iparraldeko argazkia nola aldatu den eta joerak zeintzuk diren aurkeztu eta aztertuko dituzte.

Gaindegia Txostena 2009

Euskal Herriko ekonomiaz eta gizarteaz gogoeta egiten duen argitalpena prest da, GAINDEGIA TXOSTENA 2009. Hirugarrenez, Gaindegiak, egungo ekonomia eta gizarte arloko egoera hobeto ulertzeko gakoak eskaintzen ditu, informazio eta datu berriekin.

Elkarlanean muga inguruko egoera sozio-ekonomikoan

Intereg IV programaren laguntzarekin Bidasoa Activa eta Hego Lapurdi Herri Elkargoaren artean eratu den Innov-Mugabe programak Hegoaldeko zein Iparraldeko egoera sozial eta ekonomikoaren garapenari bultzada eman nahi diete. Era berean, ESTIA eskola teknikoak ERALAN 2 programarekin jarraituko du.

Iparraldearekiko ezezagutza Hegoaldean

Bidasoaren alde bietako herritarren ezezagutzak bultzaturik, herriaren kohesiorako oinarrizko elementuen beharra sumatuta, EKEk, Euskal Kulturaren Atariak, Iparraldea bere errealitatean ezagutarazteko bideo bat sortu du Hegoaldeko gazteei zuzenduta bereziki. Ikus bideoa.

Lehiakortasuna garatzeko ikerkuntzan apustu MU-k

40 zientzialariz osatuko da MIK S. Coop eta Mondragon Unibertsitateak sustatuko duten Kudeaketa Aurreratuko Ikerketa Zentroa. Erakundearen helburua estrategia esparrutan sortutako eta zabaldutako ezagutzan lehena izatea da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enpresen eta gizartearen lehiakortasuna garatzeko. Irakurri albistea, Noticias de Gipuzkoa, 2010/02/09, egunkarian.

Anjeles Iztueta, metodologiazko emakumea

Eustateko Metodologia, Berrikuntza eta I+G Arduraduna da egun Anjeles Iztueta Tolosarra. Gogoan du, 1979an Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren inguruko informazio falta ikaragarria zegoela eta egun Eustat-en lanaz haratago, Gaindegia bezalako behategien garrantzia azpimarratzen du Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko. Irakurri Euskonews-en, 518. zenbakian egindako elkarrizketa.