Skip to main content

Argitalpenak

Mahai ingurua: Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?

Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.

Ekitaldia irekia izango da UEUko ikastaroen karietara. Uztailaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Baionan.

Izena eman.

Gaindegia Txostena 2010: mamitsua edukietan zein kolaboratzaileetan

Adierazle galeria zabal eta gehigarri monografikoen atala indartuta, Gaindegiak 2010eko Urteko Txostena kaleratu du. Internazionalizazioa, zahartzaroaren argazkia, immigrazioa eta Iparralde eta Hegoaldeko erretiro adina gaiak lantzen dira sakonki eta Eztabaida Foroa izeneko atal berriarekin dator: eztabaida gaia, giza garapenaren indizea. Argitalpenari hitzaurrea Juan José Ibarretxe Lehendakari ohiak egiten dio. Argitalpena eskuragarri doan Gaindegiaren dendan.

Atzerriko kapitalaren pisua Euskal Herrian

Atzerriko kapitala erakarri eta mantentzeko ahaleginetan Euskal Herriak geroz eta lehiakide gehiago ditu. Egindako inbertsioak eta sorturiko lanpostuak mantentzea eta hauek areagotzea litzateke erronka, une batetik bestera, atzerriko inbertsiogileek erabakiz aldatu dezaketelako eta tokiko egoera menpeko bihurtu. Irakurri BERRIA egunkarian, 2011/04/10, gaiaren inguruan argitaratutako erreportajea.

Euskal enpresen erronkak eta bideragarritasun aukerak

Euskal industriaren geroaz gogoeta eginez, Miguel Lazpiurrek, Confebask-eko Lehendakariak, bizi dugun egoera sozioekonomikoari aurre egiteko oinarrizkotzat du elkarlana eragile eta arlo desberdinetan izan, enpresen artean, instituzioetan, eragile sozioekonomikoen artean eta gizartean, orohar.