III Congrès Forokoop: participation des personnes à l'entreprise
Forokoop, Le Forum de Débat Coopératif, il célébrera son III Congrès en ayant comme référence la participation des personnes à l'entreprise le 18 juin. Le même jour ils célébreront le jour Mondial du Cooperativismo. Voir le programme de l'III Congrès de Forocoop.
Gaindegia Albistariaren 2. zenbakia
Eduki eta albiste interesgarriak ekonomia eta gizarte gaiei zuzendutako ekimenen Albistariko ale berrian: Gaindegiaren 5.go urteurrena, Gaindegia Txostena 2008aren aurkezpena, erreseina, argitalpen, iritzi artikulu...
Irakurri Gaindegia Albistaria 2.go zenbakia. 2009ko maiatza.
Irakurri Gaindegia Albistaria 2.go zenbakia. 2009ko maiatza.
Tokiko estrategia Euskal Herrian krisi globalean
Krisia mundu mailan hedatua da. Euskal Herriak, ordea, badu erantzuteko gaitasun nahikoa baldin eta lurralde desberdinen arteko kohesioa eta sinergiak batzen badira. Xabier Isasik, iritzi artikulu honetan egoerari aurre egiteko egungo egoeraz gogoeta egin behar dela azpimarratzen du bide egiteko.
Nolako eraldaketa ekonomiko eta soziala behar du Euskal Herriak bere etorkizuna bermatzeko? Zer egitea dagokigu eragileoi?
GAINDEGIAK, Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta sozialak nolakoa behar duen eta hori mundu mailako atzeraldi ekonomikoaren garaian nola egin aztertzeko elkarrizketa saiora gonbidatzen zaitu maiatzaren 18an, Martin Ugalde Kultur Parkean, arratsaldez. + Info.
Adituak hizketan: energia mendekotasuna eta etxegintza politikak
Gorka Buenok eta Irati Susperregik, EHUko irakasleak biak, Euskal Herriko energia mendekotasunaz eta etxebizitza publikoen inguruan hitz egin zuten atzoko GAINDEGIA TXOSTENA 2008 aurkezpenean. Entzun beraien hitzak.
GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitara
2008ko errealitate sozio-ekonomikoari erreparatuz GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitalpena kaleratu da. Hamaika hausnarketa eta datu berriekin atzeraldi ekonomikoa zein Euskal Herriren mendekotasun energetikoa ulertzeko gakoak eskaintzen ditu liburuak. Ikus argitalpen osoa: Gaindegia Txostena 2008.
Lanbide Heziketaren pisua mugaz bi aldeetan
Lanbide Heziketaren aldeko ekimenek geroz eta pisu gehiago dute, batez ere, erakundeen arteko hitzarmenek. Jaurlaritzak eta Pirinio Atlantikoetako Ofizio eta Artisau Ganbarak pasa den otsailean akordioa sinatu zuten lanbide heziketaren zabalkunderako. Irakurri albistea, kazeta.info
Petrolioaren mendekotasuna
Euskal Herriaren erregai fosilekiko mendekotasuna altua da. Egungo egoeran petrolioak eragin nabarmenak ditu, baina honen prezioak nola eragin dezake etorkizuean Euskal Herrian? Honelako kasuak aztertzen dira "El petróleo y la energía en economía Vasca" argitalpenean, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
ZITEBEP 2010aren izaera ahula eta ez sistemikoa
Zintzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2010ari begira oso kritiko azaltzen da Antón Borja EHUko irakaslea. Lau ardatz nagusietan ekintza zehatzak proposatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko kasura egokitzeko. Irakurri, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2010. Ikuspegi kritikoa , Antón Borja, EHUko irakaslea.
Michael Hudson Euskal Herrian
Langileok krisia aurrez aurre: zergatiak, irtenbideak, alternatibak eta aukerak. Horixe izango da datorren martxoaren 31ean, Michael Hudson Doktoreak (Epe Luzeko Joera Ekonomikoen Ikerketarako Institutuko Lehendakariak (ISLET)eta Wall Street-eko analistak parte hartuko duen konferentziaren izenburua. Informazio gehiago.