Erregio polinuklearraren garapen armonikoa formula egokia da Euskal Herriko ezaugarrientzat
Euskal Herriaren puntu ahulen artean Xabier Isasik lurraldeen arteko kohesio falta nabarmentzen du, batez ere, eta gestio integralerako herraminten karia. Indarguneen artean, berriz, kokatzen ditu bere garapen maila altua eta euskara eta kultura, bertako gizarte kohesionatuaren adierazle. Irakurri GARA egunkarian, 2010/10/03an egindako elkarrizketa.
Iparraldeko egoera sozio demografikoaren azterketa. Entzungai.
10 urteotan Iparraldeko biztanleria
hazi egin da barnealdearen kalterako eta kostaldearen mesederako, biztanleria heldua eta jaiotze tasa baxua dago, zerbitzuen sektorea gailentzen da sektore ekonomikoetan
lehenengo sektorearen kalterako eta industria ahula da. Lan merkatua prekarioa da eta azken hau feminizatzen ari da. Gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta ez dute beraien
bizitza profesionala Iparraldean garatzen. Ondorio hauek eta gehiago lotu zituzten Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Lontzi Amadok Gaindegiak UEUko udako ikastaroetan antolatutako hitzaldian. Entzun audioak.
Krisiaren inguruko mahaingurua entzungai
Nekane Juradok, Baleren Bakaikoa eta Antón Borjak egungo egoera sozio-ekonomikoaz hausnartu zuten eta Carlos Etxeberri kazetariaren gidaritzapean, euskal ekonomiaren erronkak eta balizko aterabideen inguruan solastu ziren 2010eko uztailean Gaindegiak antolatu zuen mahai inguruan. Eztabaida entzungai dago hemen.
Gaindegia UEUko udako ikastaroetan
Ipar Euskal Herriko egoera sozio-demografikoaren azterketa eta analisia azaltzeko jardunaldiarekin parte hartuko du Gaindegiak UEUko udako ikastaroen baitan. Uztailaren 8an, Baionan, Eneko Gorri eta Eguzki Urteaga soziologoek azken hamarkadan Iparraldeko argazkia nola aldatu den eta joerak zeintzuk diren aurkeztu eta aztertuko dituzte.
Report Gaindegia 2009
By third consecutive year, REPORT GAINDEGIA 2009, publication that it analyzes and it reflects on the socio-economic reality of Basque Country, already is arranged.
Elkarlanean muga inguruko egoera sozio-ekonomikoan
Intereg IV programaren laguntzarekin Bidasoa Activa eta Hego Lapurdi Herri Elkargoaren artean eratu den Innov-Mugabe programak Hegoaldeko zein Iparraldeko egoera sozial eta ekonomikoaren garapenari bultzada eman nahi diete. Era berean, ESTIA eskola teknikoak ERALAN 2 programarekin jarraituko du.
Euskal Herriko ekonomiaren historia
Izenburu bereko liburua kaleratu du Anton Borjak, EHUko irakasleak, Gaiak argitaletxearekin. Euskal Herriko ekonomia faktore ezberdinetatik aztertzen du egungo egoera ulertzeko gakoak eskainiz. ARGIA, 2010/03/10, 2223 zb.
Iparraldearekiko ezezagutza Hegoaldean
Bidasoaren alde bietako herritarren ezezagutzak bultzaturik, herriaren kohesiorako oinarrizko elementuen beharra sumatuta, EKEk, Euskal Kulturaren Atariak, Iparraldea bere errealitatean ezagutarazteko bideo bat sortu du Hegoaldeko gazteei zuzenduta bereziki. Ikus bideoa.
Lehiakortasuna garatzeko ikerkuntzan apustu MU-k
40 zientzialariz osatuko da MIK S. Coop eta Mondragon Unibertsitateak sustatuko duten Kudeaketa Aurreratuko Ikerketa Zentroa. Erakundearen helburua estrategia esparrutan sortutako eta zabaldutako ezagutzan lehena izatea da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan enpresen eta gizartearen lehiakortasuna garatzeko. Irakurri albistea, Noticias de Gipuzkoa, 2010/02/09, egunkarian.
Anjeles Iztueta, metodologiazko emakumea
Eustateko Metodologia, Berrikuntza eta I+G Arduraduna da egun Anjeles Iztueta Tolosarra. Gogoan du, 1979an Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren inguruko informazio falta ikaragarria zegoela eta egun Eustat-en lanaz haratago, Gaindegia bezalako behategien garrantzia azpimarratzen du Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko. Irakurri Euskonews-en, 518. zenbakian egindako elkarrizketa.