Skip to main content

Argitalpenak

Mugarik ez lan bilaketan Euskalherrilan-ekin

Euskal Herrian lan bila eta formazioa jasotzeko plataforma abian da, Euskalherrilan. Ekimen hau Euskal Herriko lurralde eta pertsonen behar desberdinak osatzera dator, Iparraldeko zein Hegoaldeko lan merkatuak osagarrituz eta bertako beharrak erantzuten lagunduz.

Bihartean: lankidetzan lurraldeen arteko kohesioa garatzeko

Aurrez ematen zen harreman ekonomiko eta komertziala garatzeko eta sinergiak bilduz lan egiteko Gizpuzkoako eta Baionako Merkataritza ganbarek Bihartean izeneko egitura sortu dute. Europako Batasuneko onespena eta laguntza dute eta mugaz gaindiko mota honetako lehenengo proiektua da eremu honetan.

Orhipean: edukiz osatutako aisialdia

Abenduaren 3tik 8ra bitartean Txoriak-Txori egitasmoak Orhipean Parke Tematikoa antolatu du Bilbon. Erdi aroan murgildurik, Euskal Herriaren historiaz eta errealitateaz ikasi, gozatu eta partekatzeko aukera eskaintze duen parke tematikoa. Gaindegia bertan izango da www.atlasa.net Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa aurkezten.

Euskal Herriak, erronka sozio-ekonomikoak

Liburu honek izen handiko 13 pertsonaren iritziak biltzen ditu, guztiak ere hemen eta munduan gertatzen denaren jakitun direnak. Iritziak galderen bidez bildu dira, eta galderen helburua izan da Euskal Herriak alor ekonomiko eta sozialean dituen erronkak azaltzea. Gaindegiak kaleratu duen elkarrizketa liburua soilik web bitartez eros daiteke. Informazio osagarri gehiago hemen.

Il visite la BOUTIQUE de Gaindegia

Gaindegia inaugure une nouvelle section, le Boutique de Gaindegia dans lequel tu pourras acquérir les publications sur la réalité socio-économique du Pays Basque, comme par exemple, Pays Basque : défis économiques et sociaux. Entre dans le Boutique Électronique.

Independentzia ekonomikoa

Krisia ekonomikoa soilik ez dela arras konbentzituta dago Nekane Jurado ekonomialaria eta Euskal Herriaren etorkizun sozio ekonomikoari begira autogobernua eta independentzia proposatzen ditu soluzio posible gisa. Independencia: de reivindicación histórica a necesidad económica izeneko liburua da egilearen azken lana, Txalaparta argitaletxearekin argitaratua. Erreferentzia gehiago.

Iparraldeko barnekaldean enpresak sustatzeko ekimena

Tokiko ekonomia biziberritzeko helburuz, urriaren 14ean Donapaulen enpresak sortzen laguntzeko jardunaldia antolatu da. Bertan, arloko profesionalak bilduko dira gerturatzen den orori laguntzeko. Horien artean izanen dira Xiberoako Odace eta Baxenafarroko Indar Elkarteak. Irakurri albistea Kazeta.info-n.