Ipar Aldeko Zenbakiak izeneko txostena kaleratu berri du Baionako Merkataritza Ganbarak
Baionako Merkataritza Ganbarak urtero berritzen duen txostena kaleratu berri du, Ipar Aldeko Zenbakiak.
Last updated 3 mins ago
Baionako Merkataritza Ganbarak urtero berritzen duen txostena kaleratu berri du, Ipar Aldeko Zenbakiak.
Last updated 3 mins ago
Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren arabera (GNS-10) 2010 urtean Euskal Herriko heriotza zio nagusiena neoplasia izan zen, 270,7 hildakorekin 100.000 biztanleko. Heriotza ratiorik altuena da azken hamarkadan arrazoi honegatik.
Last updated 3 mins ago
Ekoberri blogerako idatzitako Tres desafios: Internacionalización, Internacionalización, Internacionalización (I) artikuluan, Pedro Luis Uriartek, Economía, Estrategia, Empresako Presidenteak, Euskadi birpentsatzearen inguruan hausnartzen du hala nola maila ekonomikoan, sozialean, pertsonalean… eta etorkizunera begira nazioarte mailan ezartzearen inguruan.
Last updated 3 mins ago
NEOPLASIEK ERAGINDAKO HERIOTZEN RATIOA, 100.000 BIZTANLEKO
EUSKAL HERRIA EUROPAKO TESTUINGURUAN, 2010
Ratioa %5,2 altuagoa da EB-15 baino eta %5,7 altuagoa berriz EB-27rekiko
Last updated 3 mins ago
Zientzia eta Teknologian 20 eta 29 urte artekoen graduatuen ratioa 21,9koa da mila biztanleko Euskal Herrian. Datuok 2008 urteari dagozkie.
2007arekiko 1,1eko beherakada jazo zuen adierazleak. Euskal Herrian adin tarte horretako graduaturik gehien 2006 urtean eman zen, 23,3 graduaturekin mila biztanleko. Urte horretatik aurrera, graduatuen beherakada izan da 2007an, 0,3koa eta 1,1ekoa 2008an.
Last updated 3 mins ago
Administrazio mailan EAEk du autopista tramurik luzeena
Autopista sarearen dentsitatea Euskal Herriko lurzoruarekiko Europako bataz bestekoaren gainetik dago. Guztira 961,6 km autopista daude eta mila kilometroko azalerako, berriz, 45,97. Ondorioz, NUTS 2 mailako Europako erregioen ranking-ean Euskal Herria 47.
Last updated 3 mins ago
Euskal Herriko menpekotasun tasa demografikoa 0,8 hamartar altuagoa da EB-27koa baino (%49,3). Aldiz, Euskal Herriko udalerrien bataz besteko tasa 7,8 puntu altuagoa da Europan baino.
Last updated 3 mins ago
Koldo Saratxagak, k2k emocionando, elkarrizketa eskaini zion Euskal Herria: erronka sozio-ekonomikoak proiektuaren barruan. Bego Zubia kazetariak gidatutako elkarrizketa ekonomia eta gizarte alorreko hamaika gairen inguruan: jarduera ekonomikoa, azpiegiturak, menpekotasun energetikoa, enpresen antolakuntza eta eredu berriak, ikerketa eta garapena, unibertsitateak...
Europa ekialdeko erregioetan lanegunak nabarmen luzeagoak dira
EB-27an asteko 38 ordu eta 12 minutu lan egin ziren 2010 urtean bataz beste. Euskal Herrian (37:36) EB-27an baino 36 minutu gutxiago lan egin zen asteko baina EB-15 baino 48 minutu gehiago.
Last updated 3 mins ago
Euskal Herriko lan astea orain bi urte baino murritzagoa da, 20 eta 30 minutu artean hain zuzen. EUROSTATek eskaintzen dituen azken bi urtetako datuen arabera joera beheranzkoa da. Azken hamarkadan aipatu joera errepikatzen da pare bat salbuespenekin 2003 eta 2008 urteetan. 2010ean, berriz, egindako lanordu kopurua gutxi murriztu zen 2009arekin alderatuz.
Last updated 3 mins ago