Skip to main content

Ipar Aldeko Zenbakiak izeneko txostena kaleratu berri du Baionako Merkataritza Ganbarak

Baionako Merkataritza Ganbarak urtero berritzen duen txostena kaleratu berri du, Ipar Aldeko Zenbakiak. Iparraldeko egoera sozio-demografiko-ekonomikoren argazkia eskaintzen duen lana. Edukien artean aztertzen dira biztanleria, lan merkatua, enpresa, laborantza, arrantza, industria, turismoa, merkataritza, azpiegiturak...

Nabarmentzekoa da azken urteotan Iparraldeko jarduera ekonomikoari bultzada emanez eta ekonomia lehiakorrago bat sortu nahiean aurrera eraman diren ekimenak. Alde batetik ditugu Hegoaldean arrakasta eta garapen handia izan duten klusterren sorrera. Horien artean daude: Eurosima (kirolaren ingurukoa), GOazen (turismoa), Uztartu (nekazaritzako elikagaiak), Eskal Eureka (erainkuntza) eta Osasuna (osasungintza).

Lehiakortasun poloei dagokienean, aeronautika lehiakortasuneko Aérospace Valley poloa eta AgriMip Sud Ouest Innovation leudeke.