Skip to main content

Tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak Euskal Herriko heriotz gaixotasun nagusiak 2010 urtean

Minbiziz hildakoen ratioa Europako bataz bestekoaren gainetik dago eta zirkulazio sistemako gaixotasunen bidezko heriotzen ratioa berriz nabarmen baxuago

Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren arabera (GNS-10) 2010 urtean Euskal Herriko heriotza zio nagusiena neoplasia izan zen, 270,7 hildakorekin 100.000 biztanleko. Heriotza ratiorik altuena da azken hamarkadan arrazoi honegatik.

Euskal Herritarrak gaixotasunez hiltzeko bigarren arrazoi nagusia zirkulazio arazoek sorturikoak dira (263,0), Europako Batasuneko bataz bestekoaren oso azpitik (-65,3 EB-15arekin alderatuz; -119,4 EB-27rekin alderatuz) eta etengabeko joera beherakorrarekin azken hamar urtetan.

Hirugarren postuan daude arnas aparatuaren inguruko gaixotasunen heriotzak (79,1), aurreko bi gaixotasunek dituzten ratioetatik oso urrun. Laugarren tokian, berriz, nerbio sistemarekin zerikusia duten gaixotasunak daude, begia eta bere anexoak, eta belarria eta apofisi mastoideoa (52,8). Ondoren datoz trastorno mentalak eta portaerarekikoak (43,7), azken hauek EB-15 baino 15,3 puntu gorago, digestio aparatuaren gaixotasunak (42,0) eta gaixotasun endokrinoak, nutrizional eta metabolikoak.

Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak, beste inon sailkatu gabeak (25,7), sistema genito-urinarioko gaixotasunak (18,6) eta zenbait gaixotasun infekzioso eta parasitarioak (14,3) dira Euskal Herrian presentzia esanguratsuak dituzten hurrengo gaixotasunak, Europako bataz bestekoaren nahiko paretsu.

Euskal Herriko heriotza arrazoien eboluzioan, ratioetan hazkunderik handiena jazo duen eritasuna nerbio-sistemako gaixotasunak; begi eta anexuetako gaixotasunak; belarriko eta mastoide apofisiko gaixotasunak osatzen dituztenak dira (+2,0). Segidan trastorno mentalak eta jokabidezkoak daude (+1,6). Minbizia bidezko heriotzak eta neoplasiakoak ere 1,1eko hazkundea izan dute azken hamarkadan, batez ere azken bosturtekoan (+2,8). Bestetik, zirkulazio sistemari loturiko heriotzak murriztu egin dira azken hamar urtetan (-3,0), baita arnas aparatukoak (-1,6) eta garraio bidezko istripuenak (-1,1).

[table id=41 /]