Skip to main content

Euskal Herria 47. postuan Europako erregioen autopista sarearen dentsitate ranking-ean

Administrazio mailan EAEk du autopista tramurik luzeena

Autopista sarearen dentsitatea Euskal Herriko lurzoruarekiko Europako bataz bestekoaren gainetik dago. Guztira 961,6 km autopista daude eta mila kilometroko azalerako, berriz, 45,97. Ondorioz, NUTS 2 mailako Europako erregioen ranking-ean Euskal Herria 47. postuan kokatzen da, autopista dentsitate altuarekin.

Euskal Herriko errealitate administratiboari erreparatuz aldeak nabariak dira administrazio batetik bestera. 535 km autopista km zeharkatzen dute EAE, dentsitateari dagokionez (73,9 km) 25. postuan legoko Europako erregioen artean. Ranking berean, Nafarroa Garaia 85. tokian legoke 34,3 km-ko dentsitatearekin. Iparraldeko hiru herrialdeei dagokienez, 23,6 km-ko dentsitatea dute eta ranking-ean 143. postuan daude, Akitania baino 25 postu gorago.

Euskal Herria geografikoki Europa konektatzen duen errepide sarearen puntu estrategikoan kokatua dago eta bertatik igarotzen da penintsulako trafikoaren zatirik handiena Europako kontinentea jatorria edo helmuga duena. Horretaz gain, itsas lotura garrantzitsuak ditu eta merkataritza garraioa ahalbidetzen duten Foronda bezalako aire bidezko terminalak ditu.

Europako erregioen testuinguruari dagokionez, autopista sarearen dentsitatea Herbehereetan (Utrecht, Zuid-Holland,…), ipar-mendebaldeko Alemanian (Düsseldorf, Köln,…) edota Nord - Pas-de-Calais (mugaz gaindiko lurraldea) edo Île de France bezalako erregio frantsesetan pilatzen da. Estatuetako hiriburuak biltzen dituzten erregioek ere autopista dentsitate altua dute, esaterako, Lisboa, Berlin, Madrid… baina dentsitaterik altuena Maltak du, 288 km-rekin.

Informazio gehiago www.atlasa.net helbidean.