Skip to main content

[IRITZIA] Gazteak lanean

Gazteek lan merkatuan lekua izatea edo ez izatea "merkatu" delako horren baitan ez ezik, enpresa jabeen asmo, finantzaketa aukera, araudi eta lege nahiz politika publikoen baitan ere badago. Baina arretaz aztertuta, ikuspegi konplexuzale hori aitzakia ere izan daiteke. Izan ere, gurearen oso antzekoak diren ekonomietan, Danimarkan, Finlandian edo Alemanian, esaterako, gazteen langabezia %10aren azpitik dabil.

Egungo lan merkatuaz

Inoiz baino gehiago herritarrok abagunearen ondorioak pairatzen gabiltza. Ingurura begi-kolpe bat eman eta enplegu eza nabarmena da. Lana, jarduera, enplegua, saritutako jarduera profesionala, aintzat hartutakoa. Lana, enplegu duina, gizartearen begiradan presente dago, ardura, nahia, desioa, norberarentzat, bikotearentzat, semea edo alabarentzat...