Skip to main content

Gipuzkoa sarean, bidean

Berriki aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, egungo arduradunek eta aurreko agintaldikoek batera, “Gipuzkoa Sarean, bidean” izeneko liburua. Aurkezpeneko argazkiak beharrezko keinu politikoa uzten digu. Ez da erraza elkarren arteko lehian ari diren bi indar ekimenaren sustapenean bat egiten ikustea, baina arduradun diren aldetik,  egoera honetan, ezin zitekeen gutxiago eskatu.

Nazio garapena 2015

2015eko azaroak kontuan hartzeko gertaerak ekarri dizkigu Euskal Herria herri gisa garatzeko bidean. Herri egin eta herri moduan geroratzen lagun diezaguketen jarrerak eta prozesuak ikusteko aukera izan dugu. 2015. urteak luzaro geldirik egondako, edo oso makal garatutako prozesua (dei diezaiogun nazio garapena, NG) bizkortzen ikusteko aukera eman digula esan dezakegu.

Datorkigunari harrera

Joandako ikasturtean, irakurle, euskal herritarren jatorri aniztasunaz mintzatu nintzaizun. Udalerri euskaldunek bizi izandako atzerakada ere aipatu genuen (inguruko herrietatik hainbat biztanle hartu zituzten bitartean). Harrera da, nonbait, kontzeptu gakoa horren mugikorra den gure gizarte honetan. Mugikortasunean bizitzea eta ondare komuna gordetzea Herri mailako hitzarmen baten osagaiak direla esan dezakegu. Gipuzkoan ere bai.