Skip to main content

[2019/05/26] Hego EHko hauteskunde emaitzak ikusgai, hiriburuetako auzoetakoak barne, Berriaren mapa interaktiboan

Maiatzaren 26ko hauteskundeetako mapa interaktiboa egin du Gaindegiak Berriarentzat. Udal eta Foru hauteskundeetako eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen emaitza guztiak daude bertan ikusgai. Udal eta herri mailako datuez gain, hego Euskal Herriko hiriburuetako auzoetako emaitzak jasotzen ditu oraingoan Berriaren webgune bereziko mapa interaktiboak. Honen bidez bozketako emaitzak beste modu batera ikusi eta lurraldeka konparatu daitezke. Zenbakiei soilik begiratuta antzematen nekezagoa den informazioa adierazten du mapak, eta emaitzak aldagai ezberdinen arabera filtratzeko aukerak medio, ñabardura berriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari: erabaki eskubidearen aldeko alderdien indarra eta banaketa, alderdiak zein udalerritan izan diren nagusi, non metatzen diren alderdi batzuek eta besteak, abstentzioaren geografia, eta abar.

Maiatzaren 26ko hauteskundeetako Berriaren mapa interaktibora joateko sakatu hemen.

Eduki mota
Gai orokorra
Etiketa orokorrak