Skip to main content

Kontratazioak Euskal Herrian

Ekonomiaren osasuna neurtzen duten adierazleen artean, kontratazioek dute inpaktu zuzenena herritarrengan, joera positiboak enplegua dakarren aldetik.

Txosten honetan Euskal Herriko kontratazioen argazkia egin nahi izan du Gaindegiak: horien bilakaera 2007 urtetik hona, krisialdiaren eragina, kontratatzio motak.... Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei ere begiratu die, baita Euskal Herriko lurralde eta eskualdeen arteko desorekei ere. Europako lurraldeei buruzko zenbait datu ere ekarri ditu Gaindegiak txostenera. 

Lea Artibai eskualdean toki garapenari buruz

Lea Artibai eskualdean toki garapenari buruz

Krisiak gogor jo gaituen azken urte hauetan indartsu azaleratu da toki garapenerako estrategien beharra. Lurralde eremu bateko enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetu eta beraz, bertoko lanpostuak mantendu eta berriak sustatzeko, tokiko estrategia baten beharra.

Ez da zalantzarik sortzen lurralde bateko bizi kalitatea bertoko lan egoerarekin zuzenean lotuta dagoela esaten denean. Baina urte askotan zehar, tokiko politika aktiboak ez dira nahikoak izan enpresa ehun ezberdinak indartzeko.