Skip to main content

Azken argitalpenak

201.709 langabetu erregistratu 2011n Euskal Herrian

%8,4 hazi zen langabezia erregistratua eta emakumezkoena, berriz, %10,6

2011n zehar langabetu erregistratuen kopurua %8,4 hazi zen, 2010 urtean baino 1,4 puntu gutxiago. Guztira, Euskal Herrian, 201.709 langabetu erregistratu zenbatu ziren, 2010ean baino 15.563 pertsona gehiago.

Udalerrien %92,1ean nekazaritza-ustiategiak murriztu egin dira azken hamarkadan

Hazkundea izan duten udalerri gehienak Zuberoan, Estellerrian eta Iruñerrian daude

Euskal Herriko 685 udalerrietan 37.090 nekazaritza-ustiategi biltzen dira nekazaritza zentsuen azken eguneraketek erakusten dutenez [Iparralde (2010), Hegoalde (2009)]. Azken hamarkadako datuak alderatzen baditugu 34.609 nekazaritza-ustiategi galdu dira Euskal Herrian, hau da, %48,3 murriztu dira.

7.071 hipoteka betearazpen egon dira Hegoaldean azken lau urtetan

2011 urtean iaz baino %3,6 hipoteka betearazpen gutxiago egon dira

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (CGPJ) arabera epaitegiek tramitatutako etxe kaleratzeak Hegoaldeko herrialdeetan 1.788 izan ziren 2011n zehar, 2010an bideratutakoak baino %3,6 gutxiago. Nahiz eta hipoteken betearazpenen kopurua altua izan, azken bi urteotan hazkundea negatiboa izaten ari da 2009an gaina jo ondoren 1.993 betearazpenekin.

Euskal Herriko industriako Balio Erantsia Alemaniakoaren parekoa

Bi kasuetan landuneko 63.000€ inguruan dabil

Euskal Herriko industria sektoreko balio erantsiak hazkunde negatiboa izan zuen 2009 urtean zehar, -10,9. Bilakaera honek 2008 urtean hasitako joera (-0,8) baieztatzen du. Honekin guztiarekin, Euskal Herriko industriako balio erantsia landuneko 63.319€koa da.

Nafarroa Garaiak Espainiako estatura esportatzen duen guztizkoaren %34,6 EAEra egiten du

EAEk jaso zuen Nafarroa Garaiko energia sektoreko erregio arteko esportazioen portzentajerik handiena, guztizkoaren %59,3

C-intereg proiektuak kaleratutako datuen arabera (www.c-intereg.es) Hegoaldeko erregioen arteko merkataritza lotura oso bizia da. Hainbestekoa da lotura ezen Araba, Bizkai eta Gipuzkoa direla Nafarroa Garaiko hornitzaile eta bezerorik handienak.

Iparraldeko barnealdean %12,9 igo dira enplegu eskaerak 2011 urtean

Iparralden, guztira, %5,9ko hazkundea izan zen, aurreko urteko zifra bertsua

2011 urtean zehar 19.081 lan eskaera erregistratu ziren (A,B.C kategoriak) Iparralden, 2010ean baino %5,9 gehiago. Hala ere, 2010ean hazkundea nabariagoa izan zen, %6,1ekoa. Barnealdeko udalerrietan hazkundea %12,9koa izan zen eta bitarteko zonaldean, berriz, %9,2koa. Lurralde osoan zehar hazkundea ez da homogeneoa izan urtean zehar.