Skip to main content

Azken argitalpenak

[LAN MERKATUA] Euskal Herriko gazteen langabezia EB-27ren bikoitza ia

Gazteek, emakumeek eta iraupen luzeko langabeek Europako erradiografia antzekoa dute baina indize altuagoekin

15 eta 24 urte artekoen langabezia: 39,5 (+7,9)

25 eta 34 urte artekoen langabezia: 18,7 (+3,8)

Emakumezkoen langabezia: 15 (+2,2)

Iraupen luzeko langabezia: 6,1 (+1,2)

[ARRANTZA SEKTOREA] Etengabeko galera ontziterian eta eskifaian

2004az geroztik, 173 itsasontzi eta 1.101 lanpostu galdu dira euskal kostan

Egun, 369 ontzik dihardute lanbide-arrantzan euskal kostalde osoan gaiaren inguruko azken datuen arabera (2012). Hauetatik guztietatik 273 baxurako arrantzakoak dira (%74), 70 alturakoak (%19) eta 26 altura handikoak (%7). Euskal arrantza ontziterian, guztira, 3.050 pertsonek lan egiten dute.

Euskal Herriko argazki ekonomiko eta sozial eguneratua

Euskal Herriko egoera ekonomiko eta sozialaren lehenengo irudia egiten laguntzen diguten oinarrizko adierazle galeria eguneratu du Gaindegiak. Biztanleria eta lurraldea, ekonomia eta gizarte alorreko 20 adierazle standar Euskal Herria Europako Batasunean eta mundu mailako herrialde desberdinekin alderatzeko moduan erakusten digutenak.

Eguneratzeaz gain, Gaindegiak, serie historikoak eskaintzen ditu eta adierazle bakoitza grafika batekin lagunduta dator hau hobeto irudikatzeko.

[ARGITALPENA] Euskal ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak, Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzak Azkoaga Gizarte eta ekonomia zientzien Koaderno bildumen baitan kaleratu du Euskal Ekonomiaren eta enpresaren egungo erronkak izeneko lana.

Bilduma honen helburua Eusko Ikaskuntzako Gizarte Zientziak eta Ekonomia sailean, bertako jarduerak berbideratzeko apustua egiterakoan bertako irakasleen interes komuna elkarlanean asetzea.

Ale honetan jorratzen diren gaiak:

20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian

Udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak desoreka handiko erronka ekartzen du. Egun udalerri hauek nagusiki Iruñerrian eta kostaldeko bigarren lerroan kokatzen dira. 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak dira gehien bat. Ikusi emaitzek utzitako mapa.

Euskal Herria 685 udalerrik osatzen dute (gainera, badira, izaera baxuagoko entitate anitz). Hala eta guzti ere, mendeetan zehar izaera instituzional eta sozio-ekonomikoko hainbat prozesu historikoren behatzaile izan gara.

%27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino Ipar Euskal Herrian

Parisko errenta pertsonalarekin alderatuz Ipar Euskal Herrikoa 11.296€ tan apalagoa da

Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€).

Horiek dira, besteak beste, Gaindegiak buruturiko azken ikerketak utzitako emaitzak. Jarraitu irakurtzen ondoko txostenean.

EUSKAL HERRIKO langabezia datuak

Europan langabezia handiena bizi duten estatuekin berdintzen ari da Euskal Herria. Populazio aktiboaren % 16,4 eta % 14,6 artean dago langabezian EAErako aintzat hartzen dugun iturriaren arabera (INE ala EUSTAT). Bat zein beste hartu, azken hiru hilabete hauetan lan merkatuak izan duen bilakaerak Europako Batasunaren baitan dauden lurralderik eskasenen artean jarri gaitu. Estatuekin alderatuta, langabezia altueneko estatuen sailkapenean seigarrenak gara, Portugal (17,5) eta Eslovakiaren (14,6) artean. Aurretik ditugu Grezia eta Espainia (%27,2), Katalunia (%24,5) eta Kroazia (%18,6).