Skip to main content

Azken argitalpenak

Euskal Herriko Nekazaritza Azalera Erabilgarriaren (NAE) %62,2a Nafarroa Garaiko udalerrietan kokatzen da

Bataz besteko NAE kopururik altuenak dituzten nekazal ustiategiak Nafarroa Erdialdeko Ekialdean eta Pirinioaldeko eskualdetan daude

Azkeneko nekazal zentsuen arabera Euskal Herrian egun 872.232 hektarea nekazaritza azalera erabilgarri dago (NAE), orain hamarkada bat baino %13,7 gutxiago. 1982 urterarte joan beharko genuke egungo NAE kopurua baino hektarea gutxiago topatzeko. Ikusi datuak ranking-ean.

Etorkizunak planifikazio zorrotza eskatzen digu

Anjeles Iztueta Azkue, Matematikaria

[table id=32 /]

Azken hamarkadako datuak ikusita nabaria da jaiotze tasak goranzko joera hartu duela, eta noski, eragina izango zuten azken urteetan horretara bideratutako gizarte laguntzak eta familia planak. Hala ere krisia dela eta hasiak gara beheranzko bidean. Nire ustez arreta gunea izaten jarraitu beharko lukete familia planak, guraso gazteak eskubidea dutelako eta Euskal Herriak beharrezko duelako bere iraupenean.

Etxebizitzen gaineko hipoteka sinatzea %23,5 jaitsi da Hegoaldean

Hipoteken bataz besteko balioa 138.986€koa izan zen, aurreko urtean baino %1,5 gutxiago

2011n Hegoaldean 28.555 hipoteka eratze izan ziren, aurreko urtearekiko %23,5 gutxiago. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) aurreratutako datuen (behin-behineko) arabera 2011n hipoteka eratzeen kopurua nabarmen jaitsi da berriz ere. 2007rarte hazkundea positiboa izan zen baina beheranzko joera hartu zuen 2010eko salbuespenarekin (%7,2).

Euskal Herriko biztanleriaren %62,5a hiriburuetan edo hauen periferian bizi da

Azken hamarkadan hiriburuek %0,8ko pisua galdu dute biztanleri osoarekiko

2011ko biztanleria datuen arabera, Euskal Herrian 1.671.244 pertsona bizi dira zazpi hiriburuetan edota hauen periferian (10 km-ko erradioan), hau da, guztizko biztanleriaren %62,5. Zazpi hiriburuen dentsitatea 2.299,6 biztanlekoa da km2-ko eta Bilbaon eta bere inguruetan pilatzen da dentsitaterik altuena, 8.540,0 bizt./km2. Dentsitate altua dute ere, Iruñea eta honen periferian (7.842,0 bizt./km2) eta Donostian eta honen periferian (3.027,4 bizt./km2).

Bikaintasunerako hiru ikerketa zentro berri

EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, Ikerbasque Fundazioaren bitartez, hiru BERC ikasketa sare berri ipini dituzte abian. Ikerketa eta garapenean proiekturik bideragarrienak hautatu dituzte adituek eta Ikerbasque-ko zuzendariaren aburuz, Fernando Cossio, «Produkzioa, inpaktua eta itzulera ekonomiko zein soziala hobetzea da asmoa».