Skip to main content

Azken argitalpenak

BPG (EAP*) 2010: gorako bidean berriro

BPG (EAP) pertsonako 30.422 € izan zen

Barne Produktu Gordinak eroste ahalmen parekatuan neurtuz %2 hazi zen 2010 urtean zehar (ez dugu datu berriagorik Euskal Herri osorako kalkulua egin ahal izateko). Datu hau esanguratsua da aurreko bi urteen emaitza ezkorra izan zela kontuan hartzen badugu, 2009an gogorrena, (%-5,8).

Iraupen luzeko langabezi tasa gora doa indartsu

Iraupen luzeko langabezia urte betetik gora langabezian emateari deitzen zaio. Adierazle esanguratsua da, lan merkatuaren ezaugarriak agerian uzten dituelako. 2009. urtetik hazkunde handiak izan ditu iraupen-luzeko langabezia-tasak, hala ere, 2011n hazkundea baretu egin da.

2011n EUSTATen arabera iraupen-luzeko langabezia-tasa %4,66koa izan zen, aldiz INEren arabera %5,53koa eta EUROSTATen kalkuluen arabera, %3,32koa.

Iraupen luzeko langabezia nozitzen duten pertsonen kopurua EUSTATen arabera 69.797koa da eta INEren arabera 82.810koa.

Internazionalizazioa: aukera ez ezik, beharra

Prointer, Moderna, Gauzatu… internazionalizazioa bultzatzeko programa ugari dituzte martxan euskal administrazioek. Krisiaren ondorioz, nazioartekotzea beharrezkoa jotzen dutelako adituek. Euskal enpresak ere hasi dira, pixkanaka-pixkanaka, pausoak ematen.

I+G: Europako Batasuneko batez bestekoaren parean gaude

I+Gn egindako gastua BPGrekiko Euskal Herria eta Europako Batasuneko testuinguruan, 2010

Euskal Herriak bere BPGren %1,97 gastatu zuen I+G jardueretan 2010ean. 2009an lortu zuen lehenengoz Europako Batasuneko batez besteko mailara iristea, (BPGren %2,01).

Euskal kooperatibismoa gara berrietan, hausnarketak

Ekonomiaz aldizkariaren 79. zenbakian kooperatiben bilakaeraz hausnartzen da 10 artikulu desberdinetan. Aztergaiak askotarikoak dira, besteak beste, Mondragón Taldeak egungo krisiaren inguruan hartu duen estrategiaz edo euskal erakundeek kooperatibismoaren inguruan jarraitutako eta aplikatutako politikak, esate baterako.

I+G+b: Gure gastua Finlandiarena baino 1,9 puntu txikiagoa da

I+G+b gastua % 1,97koa izan zen 2010an, Batasuneko bataz bestekoaren pare

I+Gan Euskal Herrian egindako gastuak hazkunde egonkorrari eutsi dio azken hamarkadan. Bizi ditugun aldaketa garai hauetan ikerketa eta garapeneko ahalegina handitzen jarraitzea ezinbestekoa da gure gizartea eta ekonomia garai berrietara egokitzeko. Edonola ere, hazkundea ezkorra da 2009 urtearekiko, arretaz jarraitzeko datua.

Esnearen gatazka Iparralden, baserritarren ekimen enpresariala eta lurralde garapena

Gazta egiteko baliatzen den esnearen prezioak gatazka aipagarria eragin du Ipar Euskal Herrian. Salneurri baxuek eta ekoizpen osoa erosteko konpromisoari huts egiteak ekoizleak etorkizunari begira jarri ditu. Zer egin etorkizunean gazta ekoizleen prezio ezarpenari aurre egiteko? Bertako ekoizpena eta kalitatearekin engaiatutako gaztandegia eraikitzeko erabakiak aro berri bat zabalduko du Iparraldeko esnearen industrian ez ezik baserritarren estrategia komertzialean.

Euskal esportazioak gorantz bigarren urtez

Euskal esportazioen bilakaera positiboa izan da 2010 eta 2011 urteetan. Edonola ere, ezin ahantzi 2008 eta 2009an behera egin zutela, eta 2011 urteak hazkunde positiboa izan bazuen ere (%15,1) 2010ean (%23,5) baino apalagoa izan zela.

Honela, egun Hego Euskal Herriko ekonomia gero eta irekiagoa da, ez ordea, Ipar Euskal Herrikoa, non oraindik ere bere enpresentzat Frantzian dagoen bezero ia bakarra.