Skip to main content

Azken argitalpenak

Hegoaldeko udalen %30,2k ez du zorrik

Beste %13,9ak biztanleko mila eurotik gorako zorra du

Hegoalde osotik barreiatuta dauden 526 udalerrietatik hauek duten zor biziaren argazki orokorrak errealitate desberdinak uzten ditu agerian: 2011ko abenduaren 31erako zorrik gabeko udalerriak %30,2 izan ziren. Hegoalde osoan, mila biztanletik beherako udalerriak %54,9 dira, eta zorrik gabekoen artean, beraz, %69,8a osatzen dute.

Tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak Euskal Herriko heriotz gaixotasun nagusiak 2010 urtean

Minbiziz hildakoen ratioa Europako bataz bestekoaren gainetik dago eta zirkulazio sistemako gaixotasunen bidezko heriotzen ratioa berriz nabarmen baxuago

Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren arabera (GNS-10) 2010 urtean Euskal Herriko heriotza zio nagusiena neoplasia izan zen, 270,7 hildakorekin 100.000 biztanleko. Heriotza ratiorik altuena da azken hamarkadan arrazoi honegatik.

Zientzia eta teknologian graduatuen ratioa behera 20 eta 29 urte bitarteko gazteen artean

Euskal Herriko ratioak oso altua izaten jarraitzen du, Finlandiak soilik gainditzen dio Europan

Zientzia eta Teknologian 20 eta 29 urte artekoen graduatuen ratioa 21,9koa da mila biztanleko Euskal Herrian. Datuok 2008 urteari dagozkie.

2007arekiko 1,1eko beherakada jazo zuen adierazleak. Euskal Herrian adin tarte horretako graduaturik gehien 2006 urtean eman zen, 23,3 graduaturekin mila biztanleko. Urte horretatik aurrera, graduatuen beherakada izan da 2007an, 0,3koa eta 1,1ekoa 2008an.

Asteko bataz besteko lanordu kopurua behera azken bi urtetan

EAEn egon da lanorduen gutxitze nagusiena 2009/2010 epean

Euskal Herriko lan astea orain bi urte baino murritzagoa da, 20 eta 30 minutu artean hain zuzen. EUROSTATek eskaintzen dituen azken bi urtetako datuen arabera joera beheranzkoa da. Azken hamarkadan aipatu joera errepikatzen da pare bat salbuespenekin 2003 eta 2008 urteetan. 2010ean, berriz, egindako lanordu kopurua gutxi murriztu zen 2009arekin alderatuz.