Skip to main content

Azken argitalpenak

LEHENENGO SEKTOREA, hamar urtean erretiro jendetsua

Datuek azken urteotan profesionalen galerak jarraitu egin duela adierazten dute eta gainera sektorean gizonen presentzia errotuta dago. Nahiz eta Euskal Herriko Balio Erantsi Gordinaren %1,3 osatu, sektorea lurralde batzuen oinarri ekonomiko nagusia da, hala nola, Zuberoa (%19) eta Nafarroa Beherean (%15,9).

Lehen mailako adierazleak dituen ekonomia

Euskal Herriko indize makroekonomikoak Europako ranking-eko lehenengo postuetan daude. Gurea, aberastasun handia sortzen duen ekonomia industriala eta esportatzailea da. Horiek horrela, krisi aurreko azken urteetan I+Gko inbertsioa sendotuz joan da. Alta, esanguratsua da I+G-ra bideratutako inbertsioa moteldu izana jakinda krisia gainditzeko eta etorkizunean lanpostuak sortzeko zutabeetako bat dela.

Euskal industriaren BEG-a indartu egin zen 2011an, baina aurreikuspenek jaitsiera iragartzen dute 2012 urtean

Industriaren Balio Erantsi Gordinaren hazkundea %4,5ekoa izan zen 2011. Datua baikorra izan arren, egun oraindik 2006ko mailaren azpitik dago eta 2012an atzera berriro jaistea espero da. Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia dira industriaren pisurik handiena duten herrialdeak. Industria euskal ekonomiaren eragile nagusia izan arren, lanpostuetan atzera egin du azken urteotan.

49 udalerri desagertzeko arriskuan

Euskal Herriko hainbat eremutan despopulatze arriskua presente da, batez ere, Nafarroa Garaian, non kasuen gehiengoa 4 eskualdetan pilatzen den

Euskal Herriko udalerri batzuentzat etorkizun zehatz gabea erakusten du errealitate demografiko heterogeneoak. Gure ikerketen arabera, epe motzean joera aldatuko ez balitz, hurrengo hamarkadan Euskal Herriko 21 udalerrik desagertzeko arriskua izango lukete. Epe luzeagoan, udalerri kopuru horri beste 18 batuko litzaieke.

Nolako herria da gurea? Euskal Herriari begira

Gure udalerriak, eskualdeak, herrialdeak... Zertan dira? Nolakoa da haien errealitate ekonomiko eta soziala? Osasunean sendo ote gaude nazioarteko gainontzeko herrialdeekin alderatuz?

39 udalerrik dituzte haur eskolak edota lehen mailako irakaskuntza zentroak 10 km gorako distantziara

Euskarazko eskaintzan, berriz, zifra 201 udalerritara zabaltzen da eta gehiengoak Nafarroa Garaia eta Iparraldekoak dira

Bataz beste, Euskal Herriko udalerrientzat haur eskola edota lehen mailako irakaskuntza zentrorik gertukoena 2,29 km-ko distantziara dago errepidez. Herrialdeka, bataz bestekoa Nafarroa Garaian 4,11km eta Araban 2,72 km-koa da. Beste herrialdeekin alderatuz, azken hauetan kokatzen dira hirigune sakabanatu gehien.